Hego Sudango Errepublika (Sudan hegoaldearekin ez nahastu) munduko herrialde subiranorik gazteena da, 2011n lortu baitzuen iparraldeko bizilagunarengandik independentzia, gerra luze eta gogor baten ondoren. Gero etorri dena ez da arrosa–biderik izaten ari eta horregatik Hego Sudanek bere patuaren bila jarraitzen du.
Herrialdeak oraindik milaka urteko bizimoduak eta tradizioak mantentzen dituzten 60 tribu baino gehiago ditu bere lurraldean, denboran gutxi edo batere aldatu ez direnak, bere talde etnikoen sinesmen animistengatik eta, neurri batean, iragan hamarkadetako gatazkek eragindako kanpo isolamenduagatik.
Inpaktu handiko bidaia da hau, bai ikusmen–ikuspegitik, bai, seguru asko, gure emozioen barru–barruan. Bisitatuko ditugun herrixka bakoitzean ikusiko ditugun ohiturek eta errituek ez gaituzte axolagabe utziko: Nilo Zuriaren ertzean dauden Mundari erdinomaden kanpamentu ketsuek, Toposa edo Larim artzainen larru eskarifikatuek eta ezpain zulatuek, Lotukoen erresumak, Lopitiak…
• Juba zalapartatsua eta bere merkatu afrikarrak, Nilo Zuriaren ertzean • Terekeka, Mundaritarren unibertsoa • Artzain erdinomatuen ikuskizuna goizero kanpamentuetan • Wakusi behien unibertsoa • Kapoeta, Toposar tribuen lurraldea • Larru eskarifikatuak eta zulatutako ezpainak urruneko herrixketan • Boya mendiak, Larimtar artzainen lurraldea • Latif mendiak, Lotukoen etxea • Illeu, herrixka tradizionala, errege-apaiz batek gidatua • Lopit herrixkak, lotukoekin ahaidetutako etnia, baina baita masaiekin ere • Torit, Hego Sudango azken mugetan.
Jubarainoko hegaldia –Terekeka –Kapoeta –Toposarren herrixkak –Kimatong –Boya mendiak –Latif mendiak –Illeu –Lopit –Torit –Juba.
Hego Sudango etnia adierazgarrienetako batzuk bisitatzera bideratutako ibilbide trinko eta osoa. Lur orotako ibilgailu-garraioa ibilbide osorako. Barruko hegaldia Jubatik Kapoetara abionetan.
Hotel onak Juba eta Kapoetan, (4 gau guztira) eta sei gau kanpatuta. Pentsio osoko erregimena ibilbide osoan, Jubako egonaldietan izan ezik. Ibilbide gogorra, pisten egoera eta azpiegitura eskasa kontuan hartuta. Munduko herrialde subiranorik gazteena zeharkatuko dugu, tribu eta landa izaera nabarmenekoa. Barne daude ibilbideko herrixka guztietarako baimenak eta sarrerak. Banoako gidaria.
- Jubarainoko joan- etorriko hegaldi erregularra.
- Juba- Kapoeta barruko hegaldia.
- Hego Sudanera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Lurreko garraioa lur orotako ibilgailuan ibilbide osoan.
- Turista- mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosaria barne, Juban eta Kapoetan (4 gau).
- kanpaldian gainerako ibilbidean (6 gau) pentsio osoan.
- Pentsio osoa, sukaldaria eta sukaldeko eta kanpaldiko material guztia (lozakua izan ezik) ibilbide osoan zehar, Juban izan ezik.
- Ibilbideko herrixka bakoitzerako bidaia eta bisitetarako baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikusi oharra baldintza- orrian).
- Ingelesez dakien bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Edariak.
- “Prezioaren barne” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 12 egun
Taldea: 8 eta 12 pertsona bitartekoa + gidaria
Egunak: aza. 13.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.