LEGEZKO OHARRA
Informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean zehaztutako arautegia betetzeko, ondoren jakinarazten dizugu zeintzuk diren web orri honen informazio orokorreko datuak:
Titularra: Bidaiak Banoa s.l.
Helbidea: Ledesma, 10. bis. 5. 4. dept. 48001 Bilbo
Posta elektronikoa: protecciondatos@banoa.com
Telefonoa: 94 435 51 19
JABETZA INTELEKTUALA
Eduki guztiak, testuak, irudiak, soinuak eta beste material guztiak barne,Bidaiak Banoa, S.L.ren jabetzakoak dira. Horiek ustiatzeko eskubide guztiak erreserbatuta daude. Hortaz, debekatuta dago bertako edukia oso-osorik nahiz zati batean erreproduzitzea, bidaltzea, kopiatzea, lagatzea edo zabaltzea beren-beregiko eta idatzizko baimenik gabe.
EDUKIEN ETA LOTUREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA
Bidaiak Banoa S.L.k ez du bere gain hartzen web orri hau erabiltzean erabiltzaileek egin ditzaketen arau-hausteen edo gerta daitezkeen gaitz eta kalteen gaineko erantzukizunik, eta berarentzat gordetzen du bertako informazioa eguneratu eta aldatzeko eskubidea, aurretik inolako abisurik egin gabe.
Bidaiak Banoa S.L.k ez du bere gain hartzen web orri hau erabiltzean erabiltzaileek egin ditzaketen arau-hausteen edo gerta daitezkeen gaitz eta kalteen gaineko erantzukizunik, eta berarentzat gordetzen du bertako informazioa eguneratu eta aldatzeko eskubidea, aurretik inolako abisurik egin gabe.
PRIBATUTASUN-POLITIKA
Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arauak betetzeko, Bidaiak Banoa, S.L.k honako hauek jakinarazten dizkie web orri honen erabiltzaileei:
Bidaiak Banoa, S.L.k jasotzen duen informazio guztia konfidentzialtasunik eta segurtasunik handienaz erabiliko du eta bere jabetzako fitxategi automatizatuetan sartuko du; fitxategi horien sorkuntza Datuak Babesteko Agentziari behar bezala jakinarazi zitzaion.
Bidaiak Banoa, S.L.k bere bezeroekiko merkataritzako harremanari eusteko eta unean-unean eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen berri emateko xede bakarrarekin erabiltzen du informazio hori, eta ez zaio beste inori emango, Bidaiak Banoa, S.L. legez behartuta dagoen kasuetan edo informazio publikoko datuak diren kasuetan izan ezik.
Interesdunek beren datu pertsonaletan sartzeko, datu horiek zuzentzeko, kentzeko, beste toki batera eramateko eta datu horien erabileraren aurka egiteko edo mugatzeko eskubideak erabil ditzakete, Bidaiak Banoa, S.L.ri (Ledesma, 10. bis. 5. 4. dept. 48001 Bilbo) idatzi sinatu bat bidaliz edo protecciondatos@banoa.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, eta beti interesdunaren NANaren fotokopia erantsiz.
Bidaiak Banoa, S.L.k gorde egingo ditu jaso dituen datu pertsonalak eta datu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe erabili edo lor daitezen ekiditeko beharrezko neurriak hartuko ditu. Bidaiak Banoa, S.L.k bete egingo du betebehar hori Europako Parlamentuaren eta Europar Batasuneko kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduaren (EB) eta ondorengo xedapenen arabera.
Zer dira cookieak?
Web orri batzuetan sartzean zure ordenagailura deskargatzen den fitxategi bat dira. Cookieei esker, web orri batek erabiltzaile baten edo erabiltzaile beten ekipoaren ohiturei buruzko informazioa bildu eta gorde edo berreskura dezake eta, haiek duten informazioaren arabera eta ekipoa erabiltzen duten eraren arabera, erabiltzailea nor den ezagutzeko erabil daitezke eta erabiltzaile horrek nola erabiltzen duen web orria eta nabigazioa errazteko.
Zein motatako cookieak erabiltzen ditu web orri honek?
• Google Analytic-ak: hirugarrenen azterketa-cookieen multzoa: Hirugarren batek (google) erabilitako cookie multzoa, gure web orrira sartzen diren erabiltzaileen kopurua anonimoki kuantifikatu edo zenbatzeko aukera ematen diguna eta dauden aukerak, zerbitzuak eta informazioa zertarako erabiltzen duten, erabiltzaileen, oro har, erabilerari buruzko estatistikako azterketa egiteko, ondoren zerbitzua eta eskaintzen ditugun eskaintzen multzoa hobetzeko.
• Google Map-ak: hirugarrenen pertsonalizazio-cookieen multzoa: Cookie multzo honi esker, erabiltzailea Google Map-en bidez (aktibatuta badu) geografikoki kokatu egiten da eta gure bulegoetara nola eta zein garraiobide erabiliz irits daitekeen esan ahal zaio, baita erabiltzaileak izan zuen azken kokagunea ere, besteak beste.
• politicacookie: Cookieen inguruko politikaren egokitzapena gogorarazteko cookie propioa: cookie honek gogorarazten du cookieen inguruko politika onartzeko sakatu edo klikatu egin dela, mezua etengabe ez erakusteko.
Zure ekipoan jarritako cookieak baimendu, blokeatu edo ken ditzakezu, zure ordenagailuan jarritako nabigatzailearen aukerak konfiguratuz.