Foto Mustangeko Erresuma Nepal

Mustangeko Erresuma
Nepal

Mustangeko Erresuma
Nepal

Nepaleko ipar-mendebaldean lurralde txiki bat dago, politikoki Nepalekoa izan arren, Tibetari eta bere herrialdeari bizkarra emanda begira bizi dena. Mustangeko erresuma zaharra da, leku idor eta gogorra, non budismoa eta kultura tibetarra, Dalai Lamaren beraren hitzetan, Tibeten bertan baino egoera garbiagoan gordetzen baitira.

Hemen bizi diren jende gogorrak aurrera egin du lur-sail txikiak landuz eta gatzarekin salerosketan ibiliz. Hemen ez ditugu ikusiko mendi handiak Nepalek ohituta gaituen moduan, baina bai lurralde malkartsua eta urruna Himalaiaren erdian, jende budistak bizi baitira han, eta atzerritarrei sartzeko debeku luzearen ondorioz bere kultura bere horretan eta ukitu gabe gorde duena. Hala ere, inguru horretara iristeko eraiki duten pista berriak denbora laburrean hori guztia aldatzeko mehatxua egiten du.

Interesguneak

Katmandu eta bertako bailara: Swayambunatheko estupak eta Bodinath, Patan eta Bakhtapur, Thameleko giro animatua, Pashupatinath... • Pokhara, Pewa lakuaren ertzean • Kali Gandakiko arroila, munduko bailararik sakonetariko bat • Kagbeni, Mustangerako sarbideko atea • Muktinatheko tenplu sakratua • Chunsi leizea, budista fededunak erromesan • Ghar Gompa monastegia, zaharrenetako bat • Lo Mantang, erresumaren hiriburua eta ingurumenak  • Jhong-eko eraikin trogloditikoa • Mustang, herri eta herrixken arrosarioa, edertasun paregabeko ingurune batean.

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Pokhara –Tatopani –Ghasa –Lete –Kagbeni –Muktinath –Lupra –Kagbeni –Chusang –Chele –Ghyaker –Shyangmoche-Ghami-Chungsi –Lo Mantang –Gharphu  –Nimphu –Kora La – Yara –Tsarang –Marpha –Pokhara –Katmandú.

Zenbait datu interesgarri

Katmandutik Pokharara joango gara errepidez, eta, handik, lur orotako ibilgailuetan, Kali Gandaky bailara bisitatuko dugu, Kagbenira iritsi arte, Mustang eskualdeko sarbideko atea. Gure egonaldian, bai Kali Gandaky eskualdean, bai Mustang eskualdean, zeharkatuko ditugun herrixketako hotel eta lodge txikietan hartuko dugu ostatu. Pentsio osoa izango dugu bidaiaren 5garren egunetik 13garren egunerarte. 
Mustangeko batez besteko altuera handia da, eta, horregatik, ibilaldi arinak egingo ditugu Lo-Mantangera (Mustangeko hiriburua) hurbildu ahala, gure aklimatazioa hobetzeko, baina baita Nepaleko txoko honetara zuku gehiago ateratzeko ere. Pokharatik Katmandura itzultzeko hegaldi bat hartuko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Barruko hegaldia Pokhara- Katmandu.
    - Nepalera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Hamaika egunetako garraioa lur orotako ibilgailu pribatuetan, Katmandutik Lo- Mantangeraino eta itzulera Pokhararaino(4 bidaiari ibilgailuko).
    - Turista- motako hoteletako ostatua, birentzako logela, bainugela pribatuarekin eta gosaria barne, Katmandun eta Pokharan.
    - Lodge apaletako ostatua Kali Gangaki eta Mustang eskualdetako egonaldian (ikus ostatuari buruzko atala).
    - pentsio osoa bidaiaren 5garren. egunetik 13.ra, (edariak ezik).
    - Mustang eskualdera sartzeko baimen berezia.
    - Annapurna Parke Nazionalera sartzeko baimena.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bertako gidaria, ingelesez dakiena.
    - Bidaia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 16 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: ira. 29. / urr. 14.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.980 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mustangeko Erresuma
Nepal
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT