Pakistango iparraldean bi ezustekorekin egingo dugu topo: batetik, naturaren edertasun izugarria eta, bestetik, hango aberastasun etniko eta kulturala.
Pakistango alderik malkartsuena zeharkatuko dugu, Karakorum mendikatearen eta Hindu Kushen artean dagoena, Txinarekiko eta Afganistanekiko mugatik gertu: ibai emaritsuek, glaziarrek eta mendiek markatutako eremu paregabea. Aldi berean, punjabiarren, baltiarren, huntzarren, kafirren eta patandarren bizilekuak diren eremuak zeharkatuko ditugu.
Ibilbidean ez dugu hiri handirik edo monumentu ikusgarririk ikusiko, hemen naturaren edertasuna da bidaiaren eduki nagusia: natura bera, mendi-paisaiak eta bertan bizi diren etniak eta etnia horien bizimodua. Oinez glaziar batzuk bisitatuko ditugu, baita herrixka batzuk ere.
• Indo ibaiko haitzarteak • Nanga Parbat • Deosaiko lautadak • Skardu, Baltistango hiriburua • Machulu, nekazaritzako bizimodua Karakorumen • Karakorumeko errepidea, naturaren aurkako borrokan • Gilgit, kulturaren eta merkataritzaren arteko topagunea • Karimabad • Hoparreko glaziarra • Passu • Baturako glaziarra • Gilgit eta Chitral lotzen dituen autobide ikusgarria • Shandur pasagunea • Chitral bailara, Hindu Kushen oinetan • Kalash bailara, animisten herria Hindu Kushen • Takht-i-Bahi eta Taxila budismoaren aztarnak.
Islamabaderainoko hegaldia – Chilas – Fairy Meadows – Deosai – Skardu – Hapulu – Machulu – Gilgit – Hunza – Karimabad – Hopar glaziarra – Passu – Sost – Batura glaziarra – Gilgit – Gupis – Phander – Mastuj – Shandur pasagunea – Chitral – Kafir Kalash – Bumburet – Rumbur – Swat – Taxila – Islamabad.
Bidaia honetan natura da protagonista nagusia eta ondorioz ezusteko ugari topa ditzakegu bidean. Ibiliko garen tokietatik, batzuetan orografiak sekulako dimentsioak izango ditu eta pazientzia handia eskatuko digu. Autobus txikiak eta 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Toki gehienetan hotel egokiak erabiliko ditugu lo egiteko, baina ezinbestekoa izango da toki batzuetan ostatu arruntak eta oinarrizkoak erabili beharko ditugu, bertan besterik ez dagoelako.
Hortaz, bidaia honek ezuste ugari ekar ditzake, oso bisuala eta anitza izango da, baina ez da mendizale amorratuentzat bakarrik, mendiak, paisaiak eta natura atsegin dituzten guztientzat baizik.
Oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu, inguruak hobeto ezagutu eta gozatzeko. Banoako gidaria.
- Islamabaderainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
- Pakistanen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Autobus txiki eta lur mota guztietarako ibilgailuetako garraio pribatua, ibilbide osorako.
- Islamabad, Skardu, Karimabad, Gilgit, Passu, Chitral, Bumburet eta Mingoran, turista mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Chilas, Fairy Meadows, Astore, Hapulu bailara, Phander eta Mastuj–en, oinarrizko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Tokian tokiko gidariak.
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 5* / abu. 2 / ira. 2.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Uztaileko irteerak ez dauka Bilbotik irtetzeko eta itzultzeko aukerarik.
Prezioa : 2.860 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.