Foto Txileko Iparra eta Pazko uhartea Txileko goi-lautadetatik Polinesiara

Txileko Iparra eta Pazko uhartea
Txileko goi-lautadetatik Polinesiara

Txileko Iparra eta Pazko uhartea
Txileko goi-lautadetatik Polinesiara

Herrialde bakar batek ere ez du Txile bezain forma geografiko bitxirik: estua eta oso luzea. Hartzen duen latitude zabalaren barruan, geografia oso anitza, ederra eta kontrastez betea dago. Bertako eskualde batzuk ospetsuak dira eta garai egokian hara sartzea nahiko erraza da; beste batzuek, aldiz, edozein lekutatik urrun eta norabait joan gabe, bidaia sentimendu bihurtzen duten xehetasun horiek ezkutatzen dituzte.

Hori da Txileko iparraldearen eta Pazko uharte urrutiaren kasua. Urrutiko lekuak, bisita erraza egiten ez dutenak, baina haietara iristeko aukera dutenak liluratzen dituztenak. Atacamako basamortutik, Aricako Andeetako goi-lautadatik eta Isluga sumendiaren eta Lauca parke nazionaletatik eta Las Vicuñas erreserbatik, bere espazio mugaezin eta zeru gardenekin, “txori-gizon”en Rapa Nui uhartera joango gara, Ozeano Barearen erdian dagoena, Polinesian. Leku bitxia non moais ikusgarriak beren kultura misteriotsuaren lekuko mutuak diren. Azapa bailarako momiak bezala, Chinchorro kulturakoak dira.

Lasai, presarik gabe eta denboraz bidaiatuko dugu naturaz, sumendiez, gatzagez, urmaelez, llamez, bikuñez eta Ozeano Bareaz eta bertako kulturaz gozatzeko. Lehortasuna eta ura, geiserrak eta ur beroak, sumendiak eta izotzak, haitzuloak, petroglifoak, momiak eta estatua-ondarea bidaia kontraesankor eta arraro batean; arimarentzako bidaia bat planetaren bi txoko magiko hauetan.

Interesguneak

• Txileko Santiagoa, Nerudaren hiriburua • San Pedro Atacama, munduko basamortu idorrenaren atarian • Ilargiaren harana • Aintzira altiplanikoak • Toconao, Lasana, Caspana, Chiu Chiu eta goi-lautadetako beste herri batzuk • Atacamako gatz-lautada eta Surireko gatzaga • Tatioko geiserrak eta ur beroak • Iquiqueko gatzagak • Atacama erraldoairen geofligoak • Isluga sumendiaren Parke Nazionala • Las Vicuñas Erreserba Nazionala eta haren Andeetako fauna •. Lauca P.N.a • Jurasiko ur beroak • Kaktusak eta Aricako kostaldeko paisaia lehorrak • Chinchorro kulturaren momiak • Rapa Nui: moaien lurraldea • Sumendiak eta hondartzak Pazko uhartean • Txile urruneko polinesiar kultura.

Ibilbidea

Txileko Santiagorainoko hegaldia –Calama –San Pedro Atacama –Calama –Iquique –Colchane –Putre –Arica –Txileko Santiago –Pazko uhartea –Txileko Santiago.

Zenbait datu interesgarri

Txileko iparraldeko goi-lautadetako ibilbideetan eta Pazko uhartean minibus pribatu bat erabiliko dugu, eta Calama-Iquique ibilbiderako autobus publikoa. Lau hegaldi hartuko ditugu: Santiago-Calama, Arica-Santiago eta Santiago-Pazko uhartea-Santiago. Turista motako hoteletan ostatu hartzea. Bidaiaren hasieran Txileko iparreko goi lautadetara joango gara eta bertan ibilbideak 2.500 eta 4.500 metroko arteko altueran izango dira eta hotzarekin. Banoako gida.

Prezioaren Barruan

  • - Txileko Santiagorianoko nazioarteko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Barruko 4 hegaldi: Txileko Santiago- Calama, Arica- Santiago eta Santiago- Pazko uhartea- Santiago.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus publikoko garraioa: Calama- Iquique.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa
    Atacamako San Pedroko goi- lautadetako txangoetan eta Iquique- Colchane- Putre- Arica artean, baita Pazko uharteko txangoetan ere.
    - Ibilbidean zehaztutako natura gunetarako sarrerak, Txileko goi- lautadan zeharreko ibilbideetan.
    - Rapa Nui Parke Nazionalerako sarrera (Pazko uhartea).
    - Turista- mailako hotel, ostatu eta aterpetxeetako gastuak birentzako geletan, gosaria barne (bainugela pribatuarekin).
    - Piknikak bidaiaren 4., 5., 6., 8., 9., 10. eta 11. egunetan.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Txileko iparraldeko goi- lautadetako eta Pazko uharteko ibilbidetako tokiko gidak.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentu eta baita ibilbidean ez aurreikusitako gune naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 19 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: urr. 4 / aza. 1.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.

Prezioa : 4.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txileko Iparra eta Pazko uhartea
Txileko goi-lautadetatik Polinesiara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT