Foto Mozambike Maputotik Mozambike uharteraino,  Indiako Ozeanoko tokirik australenera

Mozambike
Maputotik Mozambike uharteraino,
Indiako Ozeanoko tokirik australenera

Mozambike
Maputotik Mozambike uharteraino,
Indiako Ozeanoko tokirik australenera

Mozambikeko Mia Couto idazlearen hitzak dira: “Nire herriak dituen gauza erakargarrien artean, handiena han turismorik, herriak eta kulturak irensten dituen horrelako makinarik ez dela. Gurean era horretako sasi-ehiztarien inbasiorik ez dagoenez gero, lurreko tokirik exotikoenen artean gurea erakargarrienetako da, nire ustez". 

Indiako ozeano sakonera itzuliko gara kostaldeko paisaia handiko Mozambike baten erdialde eta hegoaldetik, edertasun paregabeko ozeano honen keinu sinestezinez gozatzeko. Hondartza eta koralen Indiako bat, arrantzaleen herrixkak eta kokondo erraldoiak, ozeano bizikoak eta jende xume eta barea. Maputo abegitsu eta animatuan hasi eta amaitzen den bidaia honek, Gorongosa parke nazionalean zehar, Gurueko mendietaraino. Ibilbide honi amaiera emango diogu Mozambikeko Ilhan, Indiako Ozeanoaren ibilbidean Afrika eta Asiaren arteko giltzarria izan den kostalde honetara persiarrak, arabiarrak eta portugaldarrak iritsi zirela gogoraraziko digunak.

Agian Afrikako alderik ezezagunena, gogorra baina, aldi berean, beste era batera bidaiatzeko oso egokia eta erakargarria. 

Interesguneak

Maputo, Afrikako hiribururik atseginena • Chizavaneko hondartza • Tofo, munduko arrainik handienaren bila: marrazo balea • Vilanculos, Bazarutoko artxipelagorako atea • Fauna basatia Gorongosa Parke Nazional birpopulatuan • Catapuko basoa • Herrixkak eta jende lasaien merkatu txikiak • Gurue: mendiak, te-sailak eta ur jauzia • Mozambikeko Ilha, antzinako kolonia portugaldarra eta Gizateriaren Ondarea • Arrantzale makuak, dantzaren eta abestiaren etnia • Indiako bakartia eta barea.

Ibilbidea

Maputorainoko hegaldia –Chizavane –Tofo –Vilanculos –Bazaruto P.N.a –Gorongosa P.N.a –Catapu Basoa –Mucoba –Gurue –Ilha de Mozambique –Nampula –Maputo.

Zenbait datu interesgarri

Paisaiaren eta gizakiaren ikuspegitik oso ibilbide interesgarria da, bai eta lehorreko eta itsasoko fauna desberdinetatik ere. Turismoak ahaztutako beste herrialde baten hegoaldetik egindako bidaia da hau, baina azpiegitura jakin batzuekin. Kostaldeko Mozambike bat, hondartza, urpekaritza eta bertako jendea dituena, Gurueko barnealde menditsua gehituta. Minibus pribatua eta 4x4 ibilgailuak konbinatuko ditugu Gorongosa Parke Nazionaleko game drive-erako eta Nampula eta Maputo arteko etxeko hegaldi batekin. Hoteletan, bungalowetan, etxoletan eta pentsioetan egingo dugu lo. Gidatze-etapa luzeak, herrialdearen hedadura luzeagatik saihestezinak direnak. Uztaila eta abuztua urteko hilabeterik onenetakoak dira hego hemisferioko eskualde hau bisitatzeko, euririk gabe eta tenperatura atseginekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra Maputoraino, joan- etorria.
    - Mozambikera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako. 
    - Gorongosa parke nazionaletako bisitetarako 4x4 ibilgailuak.
    - Turista- mailako hoteletan, bungalowetan, etxoletan eta pentsioetan egingo dugu lo ibilbide guztian (gosaria barne).
    - Gau bakarra etxoletan bainugela pribatua edo amankomunarekin, Catapu Forest basoan.
    - Gorongosa parke nazionalerako sarrera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. 
    - Zehaztuta ez dauden parke natural eta erreserba naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 22 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: utz. 3 / uzt. 31.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.360 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mozambike
Maputotik Mozambike uharteraino, Indiako Ozeanoko tokirik australenera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT