Foto Brasilgo iparraldea 'Lindo demais  e bonito pra caramba'

Brasilgo iparraldea
'Lindo demais
e bonito pra caramba'

Brasilgo iparraldea
'Lindo demais
e bonito pra caramba'

Brasil herrialde handia da, ikaragarri handia. Zortzi milioi metro koadrokoa, gure planetako erraldoi bat da eta, aldi berean, mundu mailan paisaia eta kultur aniztasunik handienetakoa.

Hala ere, handitasun horrek arazoak sortzen ditu bidaiatzeko orduan. Ikusteko gauza asko ditu, baina egin beharreko bideak oso luzeak dira. Ezinbestez, aukeratu beharra dago. Guk ipar-ekialdea hautatu dugu: Bahia, Ceara, Plaui eta Maranhao estatuak. Bestelako Brasil bat.

Hainbat parke nazional bisitatuko ditugu, barrualdekoak zein kostaldekoak, baina eskualdeko herri politenetako batzuk ahaztu gabe. Ibilbideko toki gehienak Brasiletik kanpo oso ezagunak ez badira ere, denetan ezusteko ugari aurkituko ditugu.

Salvado de Bahiatik hasiko gara, Afrikako txoko bat Amerikan, etnia eta kulturen arteko nahastea, fusioa, iritsi berrien eta zeudenen artekoa. Jende ona, jatorra, soinu ederreko hizkuntza erabiltzen duena, musika, dantza…

Chapada Diamantina Parke Nazionala jarraituko dugu bisitatzen, bertako mendiak, ur-jauziak eta ibaiak ikusten; ondoren hain ezaguna ez den Serra da Capivara P.N.ra joateko historiaurreko pinturak, harkaitzetako irudi bitxiak (UNESCOk gizateriaren ondare izendatuak) harkaitzetako artearen gailurra.

Brasilgo goi-lautada zeharkatu ostean ipar-ekialdeko kostaldera helduko gara, ohiko bideetatik at, Sao Luizen ondoan dagoen Lencois-Maranhenses P.N. ikusteko. Hamaika kilometrotako dunak, Atlantikoa musukatzen, eta tartean palmondo-oasiak, mangladiak,… eta planetako hondartzarik politenak. Parnaiba ibaiaren deltak dituen besoen arteko nabigazioak parekorik ez duen mundu akuatiko bat erakutsiko digu eta Alcantara hiriko kutsu kolonialak beste garai batera eramango gaitu.

Interesguneak

• Salvador de Bahia eta itsasbazterra • Chapada Diamantina P. N. • Serra da Capivara P.N. • Lencois-Maranhenses P.N. • Sao Luiz eta Alcantara hiri kolonialak • Parnaibako deltako P.N. • Jericoacoarako hondartzak, lakuak eta dunak.

Ibilbidea

Salvador de Bahiarainoko hegaldia –Lençois –Chapada Diamantina P.N. –Petrolina –Sao Raimundo Nonato –Serra da Capivara P.N. –Teresina –Sao Luiz –Alcantara –Sao Luiz –Barreirinhas –Lencois Maranhenses P.N. –Tutoia –Parnaiba –Jericoacoara –Fortaleza.

Zenbait datu interesgarri

Autobus publikoak, furgoneta pribatuak eta 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu lur gaineko joan-etorrietarako. Teresina eta Sao Luiz arteko hegaldia. Txalupa pribatuak Lencois-Maranhenses P.N.an eta Parnaibako deltan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Salvador de Bahiara, itzulera Fortalezatik.
    - Teresina eta Sao Luiz arteko barne hegaldia.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hotel eta ostatuetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Lur gaineko garraio guztiak (begiratu baldintza- orrietako garraioen atala).
    -  Chapada  Diamantina, Serra da Capivara eta Lençóis- Maranhenses bisitatzeko sarrerak. 
    -  Chapada Diamantina eta Serra da Capivara Parke Nazionaletan txangoak.
    - Txalupa pribatua Lencois P.N.an eta Parnaibako deltan.
    - Alcantararainoko joan- etorrirako ferrya.
    - San Francisco ibaian itsasontziz eginiko txangoa.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
    - Museo, monumentu eta parke nazionaletarako sarrerak, zehaztutakoak izan ezik. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 24 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 4.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Brasilgo iparraldea
'Lindo demais e bonito pra caramba'
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT