Gaur egun oraindik ere Hego Amerikako ezezagunik handienetakoa dugu Bolivia.
Proposatzen dizugun ibilbidea guztiz interesgarria da, ikusgarria. Jesuiten misioetatik abiatuta, Sucre eta Potosi hirietarantz joko dugu (UNESCOk biak gizateriaren ondare izendatu ditu), ondoren ezkutuko goi–lautadara iristeko. Andeetako mendikatea zeharkatuko dugu, hegoaldetik iparraldera: sumendi ikusgarriak, gatz–lautadak, haizeak landutako haitzak, desolazioa, planeta honetakoa ez dirudien eskualde bitxi eta berezia. Eduardo Avarda Erreserba Nazionala, Uyuni gatz–lautada, Sajama Parke Nazionala eta Titicaca lakuko uharteak dira, besteak beste, gure ibilbidean topatuko ditugun paraje ikusgarrietako batzuk, eta Boliviako naturaren aberastasunaren eta aniztasunaren lekukoak.
Hala ere, azken urteotan Bolivia bisitatzea ez da erraza izan. Gatazka sozialeko une horietan errepide–mozketek oztopatu egiten dute, batzuetan eragotzi ere, berez orografia eta azpiegitura ezagatik mugitzeko zail samarra den herrialde honetan mugitu ahal izatea.
• Chiquitaniako jesuiten misioak • Sucre, kolonia kutsuko hiria • Potosiko Moneta–Etxea eta Cerro Rico tontorra • Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala • Uyuniko gatz–lautada, bakarra • Sajama Parke Nazionala • La Paz, Andeetako talaia • Titicaca eta Tiwanaku, kultura baten ikurrak.
Santa Cruzerainoko hegaldia – Jesuiten misioak – Sucre – Potosi – Tupiza – Eduardo Avaroa R.N. – Uyuniko gatz – Sajama P.N. – Tiwanaku – Copacabana – Titicaca lakua – La Paz.
Sana Cruzerainoko hegaldia, jesuiten misioak ikusteko eta, bide batez, behar bezala aklimatatzeko. 4x4 motako ibilgailuetan zazpi egunez Tupizatik La Pazerako zeharkaldi ikusgarria egingo dugu. Gainerako ibilbidean autobus pribatu bat erabiliko dugu. Barruko hegaldiak: Santa Cruz–Sucre eta La Paz–Santa Cruz. Turista–motako hoteletako ostatua, birentzako geletan, hiru gautan izan ezik, horietan oinarrizko aterpetxeak erabiliko baititugu. Talde murriztu eta aktibo batentzako bidaia bizia. Banoako gidaria.
- Santa Cruzerainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldiak: Santa Cruz–Sucre eta La Paz–Santa Cruz.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak Tupiza–La Paz tarterako.
- Gainerako ibilbidean autobus pribatu bat.
- Titicaca lakuko batelak.
- Turismo motako hoteletan ostatua logela bikoitzetan, bainugela pribatuarekin eta gosaria barne. (14 gau).
- Ostatua turismo motako hotel batean logela hirukoitzetan bainugela pribatuarekin eta gosaria barne. (gau 1).
- Ostatua hotel eta aterpetxe sinpleetan logela bikoitzetan, bainugela pribatuarekin eta gosaria barne.
(4 gau).
- Oinarrizko aterpetxeetan ostatua, logela laukoitzetan, bainugela partekatuarekin eta gosaria barne. (2 gau).
- Tupiza–La Paz zeharkaldiko 7 egunak (pentsio osoa).
- Eduardo Avaroa Erreserba Nazionala eta Sajama P.N
- Potosin, meategi baten bisita.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abu. 3 / ira. 1 / urr. 6
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.950 € + aire tasak*
Gehigarria : abu. 300€
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.