Foto Djibuti Ongi etorriak Martitzera!

Djibuti
Ongi etorriak Martitzera!

Djibuti
Ongi etorriak Martitzera!

Gogorra, babesgabea, ia-ia irreala. Eta hori gutxi ez balitz, desagertzera zigortua, herria bitan zatitzen duen arrakala batek Afrikako adarretik erauzten duela. Horrelakoa da Djibuti: muturretako lurraldea: muturreko edertasuna duen geologiaren gutizia honetan afar eta issa etniakoak bizi dira, gutxien ezagutzen diren etnietako bi, ezezagunenak agian, baina oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarri nomadei ondo eutsi dietenak eremu lehor eta antzu horietan. Abbe eta Assal lakuetako koloreak eta irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Tximiniak karedunak, munduko lakurik gatzdunena, Rift faila, Ardobouka sumendi gaztea, Bankoaulé eta Ditillouko mendiko herrixkak, Tadjourako koral ikusgarriak, Goubeteko badia... natura gordin-gordina. Ongi etorriak Martera!

Interesguneak

• Djibuti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Abbe lakua, Rift haraneko haustura • Assal lakua: laba solidoak eta gatzagetako paisaiak, Afrikako sakonunea (150 metro itsas maila azpitik) • Goubet badiako koral-hondoak • Ardokoubako kono bolkanikoak • Day Basoko Parke Nazionala • Abourmako haitzuloetako grabatuak • Bankouale eta Ditillouko mendialdeko herriak: lorategiak, arroilak eta wadiak • Godoriako mangladia eta Obockeko itsasargia • Snorkela eta koralak Tadjourako harea txuriko hondartzan • Tadjourako Golkoan nabigazioa eta bainua marrazo baleen artean.

Ibilbidea

Djibutirainoko hegaldia –Abbe lakua –Assal lakua –Goubet-eko badia –Ardokoubako sumendiak –Day  Basoko P.N. –Abourmako haitzuloetako grabatuak –Bankouale –Ditillou  –Godoria –Obock –Tadjoura –Djibuti.

Zenbait datu interesgarri

Ohiko bideetatik at geratzen den bidaia da hau, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra, batez ere azpiegituren falta eta paisaiaren lehortasunagatik. Herriaren distantzia txikiak direla eta aukera izango dugu ibilaldi interesgarriak egiteko. Djibutirainoko hegaldia, joan-etorria. Ibilbide guztian lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Hoteletan hiru gau eta akanpaleku finkoetan beste sei gau emango ditugu, pentsio osoan bidaiaren 2. egunetik 10. eguneko gosarira bitartean. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djibutirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria, Istanbuletik.
    - Djibutin sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
    - Djibuti eta Tadjouran turista- mailako hoteletan egungo dugu lo.
    - Gainontzeko ibilbidean oinarrizko kanpaleku finkoetan lo egingo dugu.
    - Pentsio osoan bidaiaren 2. egunetik 10.eko gosarira bitartean.
    - Bidaia- asegurua.
    - Afar eskualdeko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 11 egun

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.450 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Djibuti
Ongi etorriak Martitzera!
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT