Foto Sukutra uhartea Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko
paradisu ahantzia

Munduan badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea, aintzinako intsensuaren komertzioaren sorburua, da horietako bat. Zazpi egunetan paisaia ezberdinak bisitatuko ditugu, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin. 

Gaur egun Sukutrara hegan egiteko aukera bakarra Kairotik egitea da.  Egiptoko hiriburua gozatuko dugu eta hegazkina hartu eta Sukutrako hiriburura, Hadiboura, joango gara. Uharte hau, kontinentetik 350 kilometrotara kokatzen dena, denbora luzez egon da bakartua, turismo-bideetatik at -baita ere Yemengo gudatik urrun- eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Kairora berriro itzuli aurretik.

Interesguneak

• Sukutra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemrik eta Rosh-eko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak • Kairo, piramideak zein Nilo ibai handia.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia–Hadibou–Suriniten– Homhil–Arher–Dihemri–Diksam–Qalansiyah– Hadibou–Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairorainoko hegaldia eta Hadibouraino (Sukutrako hiribururaino) joan-etorriko hegaldiak. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Kairoko hoteleko ostatua (lo egitea) eta Sukutra uharteko ibilbideko 7 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. 
    - Barruko hegaldiak: Kairo- Sukutra- Kairo. 
    - Egipton sartzeko bisatua.
    - Yemenen sartzeko bisatua. 
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. 
    - Lur- mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari bilgailuko, gehienez), Sukutrako ibilbide osoan. 
    - Kairoko hotela (lo egitea eta gosaria). 
    - Sukutran, 7 eguneko kanpaldia (pentsio osoa). 
    - Uhartean kanpatzeko baimenak. 
    - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik). 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak. 
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak. 
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.850 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT