Himalaiako toki gorde batean, Tibeteko mendebaldeko urrutiko zoko batean, erdi ezkutuan, hantxe dago Manasarovar laku sakratua, gailur baten antzera kokatua. Ertz perfektuak dauzka, gailurreko konoa zuri-zuria eta espiritualtasunaren ikurra da. Kailash mendi sakratuaren barruan.
Baina mendi eta laku honen edertasuna ez da nahikoa budistek eta hinduistek inguru honi dioten begirunea azaltzeko.
6.714 metroko altuera du, eta milaka eta milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero “Unibertsoaren erdia” deritzon toki sakratu honetara. Bertan sortzen dira gailur handien herrialdeari eta Indiako azpikontinentearen zati handi bati bizia ematen dioten hiru ibai nagusiak.
Edonondik urrun, aparte, Tibeteko goi-lautadatik Kailash mendiraino iristea berez aparteko bidaia da, parekorik ez duena.
Katmandutik abiatuta, Tibetekiko muga zeharkatuko dugu eta Manasarovar lakuaren (4.558 m) ertzeraino joango gara. Han lakuaren inguruko lau eguneko zeharkaldia egingo dugu, gorputzak egokitu edo aklimatatzeko, ondoren Kailash mendiaren inguruko ibilbidea egiteko asmoa dugulako.
Kailashen inguruko oinezko zeharkaldiak beste 3 egun kenduko dizkigu, mendi sakratuaren inguruan, betiere erromesekin batera. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu gurekin.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 4an.
Prezioa : 3.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.