Nepaleko trekkingen artean, Annapurna mendigunearen inguruko ibilbidea agian klasikoena eta ederrenetarikoa izango da. Annapurna, Dhaulagiri eta Manasluko magaletako bailaretan ibiliko gara, gailur horiek guztiek 8.000 metrotik gorako garaiera izanik: eta bidean herrixkak, etniak, paisaiak... gure pausoen lagun.Urteen poderioz, trekking klasiko honetan aldaketak sartzeko aukerak sortu ohi dira. Guk aurten Manangera iritsi ondoren Tilicho aintzira edo laku ederra bisitatu nahi dugu, gorputza behar bezala egokitzeaz gain, eskualde honetako trekking osatuagoa egiteko aukera ematen digulako.
Ibilbide honetan gizataldearen jokabidea garrantzizkoa da, gauero toki ezberdinetan egingo baitugu lo, bidean topatzen ditugun herrixketan, eta horrela bertan bizi direnen egunerokotasuna ezagutu ahal izango dugu.
Katmandutik abiatuko gara, eta Katmandu bailarako toki interesgarrienak bisitatu ahal izango ditugu.Hortik, Trisuli ibaiaren eretzetik. Dumre herrira joango gara.Besisaharren helduko diogu mendigunea inguratzen duen oinezko ibilbideari, hasieran iparraldetik, Throng La mendi-leporaino, eta hortik beherantz Kali Gandakin zehar espedizio askotako abiagune bilakatu den Pokhara lakuraino.Ibilbidean, herrixka bakoitzean topatuko ditugun “lodge” edo ostatuetan egingo dugu lo. Zamaketariek eramango dute gure ekipajea. Banoako gidari bat izango dugu gurekin bidaia osoan.
Trekk-egunak: 16
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD, BIO eta BCNtik, urr. 2an/azar. 1ean.
Prezioa : 2.080 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.