Gehienek eguzkia, hondartza eta Kariberekin parekatu ohi dute Venezuela. Eta hori guztiz egia da. Baina Venezuelak, topiko horiek alde batera utzita, baditu ezagutzeko guztiz interesgarriak diren bestelako alde batzuk.
Gure ibilbidean kontrastez beteriko herrialde bat ezagutzeko proposamena egiten dizugu, naturaren aberastasunaren inguruan.
Caracas hiriburutik abiatuta, Andeen bihotza den Sierra Nevada mendizerrarantz egingo dugu. Merida eta Andeetako basamortuyko lurrak ikusi ondoren, Llanos aldera joango gara: ordoki edo lautada zabal-zabalak, bertako fauna ikusteko behatoki ezin hobeak. Henry Pittier Parke Nazionalean atsedena hartu ostean, Canaima Parke Nazionalera:tepuye magikoak, ibai emaritsuak eta ur-jauzi handiak, Salto Angel izenekoa, esaterako. Hortik Orinokoko deltarantz, eta kostaldean amaituko dugu berriro, Mochima eta Paria penintsulako parke nazionaletan: horietako paisaia ikusgarriek atsedena hartzen lagunduko digute.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean./urr. 5an.
Prezioa : 3.050 € + aire tasak*
Gehigarria : Abuz. 125 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.