Foto Yunnan eta Laos Tearen Bidea

Yunnan eta Laos
Tearen Bidea

Yunnan eta Laos
Tearen Bidea

Txinako Yunnan probintzian eta Laosen iparraldean usadioen bi mutur nahasten dira, batzen dituen aria paisaia ederrak eta harresien moduko mendien artean burujabe iraundako gutxiengo etnikoen mosaiko koloretsua delarik.

Gure ibilbideak hiru ibai handiren arroak jarraituko ditu: Yangtse, Gorria eta Mekong ibienak. Hiruak ere, antzinatik izan dira Asia hego-ekialdeko lurralde honetan pertsonen, salgaien eta jakintzen joan-etorrirako autobide naturalak. Asiako karabana-bide ezagunenetako baten urratsak jarraituko ditugu, Chamagudao bidea hain zuzen ere (antzinako tearen eta zaldien bidea), zeinaren aberastasunei esker eman zen zenbait erreinu nabarmenen historia eta ondarea. Askotariko tribuz osatutako tapiz koloretsuaz gain, arkitektura estiloetan islatzen den ondare kulturala ere ikusi ahalko dugu; hala nola, etxebizitzetan, jauregietan, estupetan, tenpluetan, edota hinduismo, budismo, taoismo, xamanismo, animismo, nahiz arbasoenganako edo Benzhu-enganako kultuaren kutsuak dituzten sinesmen askotariko monastegietan.

3.300 metrotik gorako Yunnango lautada tibetarrean eta 5.600 metroko Jadezko Dragoiaren tontor elurtuen oinetan hasita, ibilbide hau beherantz joango da, arroilak igaroz, lakuak inguratuz, te-sailak zeharkatuz, arroz-soro ikusgarrietan oinez pasiatuz, txalupaz nabigatuz, Lugan Prabang Asia hego-ekialdeko hiri erakargarrienetako bat ezagutuz, eta azkenik, Laosko hiriburu karismatikoan, Vientianen, kalerik kale ibiliz, kolonialismo frantsesaren, usadioaren eta presarik gabeko modernitatearen arteko nahasketa ezagutzeko. 

Interesguneak

Kunming, betiereko udaberriaren hiria • Shilingo harrizko basoa • Egun Shangrila deituriko Zhongdiango mendi garaiak eta kultura tibetarra • Tigrearen Jauziak izeneko arroilak Yangtse ibaiaren arroan • Lijiang eta Shigu, naxi etniaren eremuak • Tearen eta zaldien karabana-bidearen salerosketa gune historikoak: Shaxi eta Weishan • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Weishan eta Gongchang dorrea, Nanzhao erreinuaren hiriburu • Yuanyango arroz-sailak, Gizadiaren Ondare • Chom Ong Kang herrixkan ibilaldia • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzeko gutxiengo etnikoak • Luang Prabang antzinako hiria, Gizadiaren Ondare izendatua • Vientiane eta bere tenpluak eta eraikin kolonialak.

Ibilbidea

Kunmingera hegaldia –Shilin –Zhongdian (Shangrila) –Lijiang –Shaxi –Dali –Weishan –Jianshui –Yuanyang –Jinghong –Ganlanba –Boten –Muang Xay/Chom Ong Kang –Muang Khua –Muang Ngoy –Luang Prabang –Vientiane –Kunmingera hegaldia.

Zenbait datu interesgarri

Txinaren eta Laosen gutxien garatutako lurralde landatar eta etnikoa zeharkatzeko aukera emango digu ibilbide honek. Egunero egiten dira pasioak, ibilaldiak, eskilarak (batez ere tenpluetan eta inguru erlijiosoetan) eta bestelako oinezko gerturatzeak beharrezkoak diren bisitak. 

Askotariko garraio bideak erabiliko ditugu. Bi barne hegaldi egingo ditugu eta nazioarteko bat. Abiadura handiko trenean bidaia bat, lekualdaketa asko txalupaz, eta minibusak eta furgoneta pribatuak izango ditugu, aire egokituarekin, lurreko zatiak egiteko.

Hostatuak askotarikoak dira, euren artean maila eta kategoria oso desberdinekoak. Gutxiengo etnikoen eremuetatik kanpo, turista mailako hotelak eta ostatu arruntak erabiliko ditugu. 

Garrantzitsua da kontuan izatea gutxiengo etnikoen eremu batzuetan ostatuak oso oinarrizkoak direla. Egonarria beharko dugu eta sortzen diren eragozpenak erlatibizatzen jakin beharko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kunming- era joan- etorria, hegaldi erregularrean Pekindik barrena.
    - Vientiane- Kunming nazioarteko hegaldia.
    - Kunming- Shangrila barne hegaldia.
    - Txinara eta Laosera sartzeko bisatuak.
    - Aireportu, tren geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus edo minibus pribatua aire egokituarekin ibilbide guztian.
    - Abiadura handiko trena (turista mailan): Luang Prabang- Vientiane.
    - Motordun txalupak Muang Khua eta Nong Khiawn.
    - Txalupa pribatuan bisita Pak Ou- ra.
    - Kunming, Shangrila, Lijiang, Shaxi, Dali, Jianshui, Jinghong, Muang Yay, Luang Prabang eta Vientianen (15 gau) turista- mailako hoteletan ostatua, loa eta gosaria barne. 
    - Ostatu arruntetan loa eta gosaria, binakako logeletan, komunarekin, Weishan, Yuanyang, Ganlanba, Muang Khua eta Muang Noy- en. (7 gau).
    - Oso oinarrizko ostatua etxe komunal batean Chom Ong Kang herrixka, erdi- pentsioan (afaria, loa eta gosaria) (gau 1). *(ikus oharra baldintza- orrian).
    - Bidaia asistentzia- asegurua.
    - Ingelesez hitz egiten duen bertako gida Laosen.
    - Eskupekoak.*(ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. 
    -  Aire- tasak. 
    - Monumentu eta museoetarako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 26 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: aza. 5.

Irteerak: MADdik.

Prezioa : 3.790 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Yunnan eta Laos
Tearen Bidea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT