Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.
Horretarako Djaneteko iparraldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, Tassili Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko. Animatzen bazara, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik oso parte dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili Najjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, “putzu”ak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egin eta zarata eta jende-multzoetatik at egun batzuk lasai-lasai emateko.
Egunero sei bat ordu emango dugu oinez, hiru goizez eta hiru arratsaldez. Eguerdi aldean atsedena hartuko dugu ordu pare batez, bazkaldu eta solasean jarduteko.
Amaitzeko, Jabbarem basamortuan aire zabalean zabal-zabalik dagoen museo ederreko pinturak ikusteko asmoa daukagu.
Hamaika egunez harkaitz eta hareazko paisaian zehar ibiliko gara, oinez, Iherir eta Djanet herrien artean. Gure fardelak eta gainerako materialak gamelu gainean eta, ondoren, lur mota guztietarako ibilgailuetan eramango dizkigute. Guk motxila txiki bat baino ez. Bidaia osoan Banoako gidari bat izango dugu laguntzaile.
Trekk-egunak: 12
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean.
Prezioa : 1.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.