Foto Txad Saharako  sabaia den  Emi Koussi  sumendirako igoera

Txad
Saharako sabaia den Emi Koussi
sumendirako igoera

Txad
Saharako sabaia den Emi Koussi
sumendirako igoera

Hau da aldi berean toki urrun eta liluragarria den horietako bat, kaxoi batean gordeta egon den amets horietako bat, orain errealitate bihurtzen dena. Naturaren opari eder bat.

Emi Koussi sumendia, 3.415 metrokoa, Tibesti mendigunearen eta Sahara osoaren gailurra da. Sumendi handi horrek eta bere inguruek edertasun handiko paisaiak ezkutatzen dituzte, bertan naturak bere edertasun osoa eskaintzen duelarik, inolako kontrolik gabe.

Djamena hiriburutik abiatzen den hurbilketa bidaia luzea berez abentura bat da jada, eta bidaia horri sumendira igo eta jaisteko behar diren 7 egunak gehituz gero, esperientzia erabatekoa da.

Hori guztia basamortuaren erdian, oso txikia sentiaraziko gaituen lurralde urrun batean eta erabateko bakardadean. Beste behin ere, basamortuaren, ibilaldien eta naturarekiko harremanaren zaleentzako bidaia da.

Ibilbidea

Djamenarainoko hegaldia –Moussoro –Salal –Kouba Oulanga –Faya –Rond point de Gaulle –Tigui Cocoina –Emi Koussirako igoera –Faya –Erg Djourab –Kouba Oulanga –Massakory –Djamena.

Zenbait datu interesgarri

4x4 motako ibilgailuetako garraioa Djamenatik hasi eta sumendiaren igoeraren hasieraraino eta ondoren Djamenara itzultzeko (10 eguneko bidaia joan eta itzuli artean). Dromedarioak erabiliko ditugu trekkinga egiteko (6-7 egun) behar den guztia garraiatzeko. Oinezko ibilbideak egunero 6-7 ordu ingurukoak izango dira.

Kanpaldiko 16 gau egingo ditugu, pentsio osoan.

Egia esan, hau ez da bidaia huts bat bakarrik, ezta trekking huts bat ere, bien osagaiak baititu. Sumendiaren kokapena kontuan hartuta, urruti baitago, bertaraino hurbiltzea ere berez benetako bidaia da.

Ibilbide honetan ezustekoen maila oso altua da eta horregatik gomendagarria da horrelako bidaietan esperientzia izatea eta, jakina, tenple edo aldarte handia edukitzea ziur asko sortuko diren ezustekoen aurrean, horixe baita esperientzia honetaz erabat gozatzeko modu bakarra. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Txaden sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - 4x4 motako ibilgailuetako garraioa, Djamenatik trekkingaren hasieraraino eta hura amaitzen denetik Djamenara itzultzeko (guztira 10 egun eta 4 bidaiari ibilgailu bakoitzeko).
    - Trekkingak iraun bitartean, bidaiari bakoitzaren eta taldearen ekipajea garraiatzeko dromedarioak.
    - Djamenan, turista- mailako hoteleko ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Kanpaldiko 17 gau pentsio osoan.
    - Kanpatzeko eta kozinatzeko material guztia (lo egiteko zakua izan ezik).
    - Zirkulatzeko eta kanpatzeko baimenak.
    - Ibilbidean aipatutako naturguneetarako sarrera.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tubu etniako bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Trekking-maila: 2

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.870 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Txad
Saharako sabaia den Emi Koussi sumendirako igoera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT