Komunikabideetan arreta gutxi jaso arren, Kaukaso Handiak Europako gailurrik handienetako batzuk gordetzen ditu. Iparraldeko isurialdea Errusiako lurretan dago, Georgiari hainbeste arazo sortu izan dizkion auzokidearen lurretan. Bertan, Elbrus eta Dykh-Tau gailurrak daude, besteak beste. Baina hegoaldeko isurialdean dago agian igotzeko zailenetakoa izan daitekeen gailurra: "heriotzaren ezkontidea" ezizena jaso duen Ushba erraldoia. Berez, nahiz eta 4.710 metroko garaiera izan, igotzeko zailtasun ugariak ditu, eta oso zaila da gailurreraino iristea. Gu ez gara gailurreraino iritsiko, baina beheko kanpamenduraino iristeko asmoa daukagu.
Kaukaso Handiak 1.100 km-ko zabalera dauka, eta itsaso Beltzaren eta Kaspiar itsasoaren arteko lurren zati handi bat hartzen du, ipar-ekialdetik hego-ekialdera. Lurralde horretan urte askotako herri eta ohitura ugari topa daitezke.
Glaziarrak, betiereko lurrak, zuhaitz ugari dituzten bailara berde-berdeak, bertan Erdi Aroko defentsarako dorreak Georgiako sukaldaritza estimatuaren aromekin nahasten dira, betiere superavi motako ardo on batez lagunduta.
Batumirainoko hegaldia –Mazeri –Mestia –Zhabeshi –Adishi –Ushguli –Tsqaltubo –Kazbegi –Roshka – Shatili –Tbilisi.
Hasteko 7 eguneko ibilbidea, oinez, Svaneti eskualdean zehar eta gero beste 3 egun Jevi eta Jevsureti eskualdean, azken batean Kaukasok Georgiako aldean dituen eskualde eder eta adierazgarrienak.
- Hegaldi erregularra Batumira eta Tbilisitik itzulera.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
- Svaneti, Kazbegin eta Jevsuretin 4x4 motako furgonetak.
- Batumin, Tskaltubon, Stepantsmindan eta Tbilisin: turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Mestian, “guest house” edo hotel xumeetan lo egingo dugu, gosaria barne.
- Aterpetxe xumeetako eta etxe partikularretako egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne), ibilbidearen 3. egunetik 16.era.
- Piknikak ibilbidearen 4., 5., 7., 8., 9., 10., 13., 14., 15. eta 16. egunetan.
- Bidaia- asegurua.
- Bertako gidaria.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Monumentu, natur gune eta museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 19 egun
Trekk-egunak: 10
Trekking-maila: 1
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abu. 10.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilborako itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 2.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.