Foto Santo Antão Oinez harrizko galtzadetan zehar Cabo Verde

Santo Antão
Oinez harrizko
galtzadetan zehar
Cabo Verde

Santo Antão
Oinez harrizko
galtzadetan zehar
Cabo Verde

Artxipelago honetako bigarren uharterik handienean ezinbestekoa da oinez egitea, nahiz eta uhartearen zabalera osoan laua den metro koadro bat bera ere ez egon.
    Denborak laba-geruza handietan eta sumendi-errautsean eragindako erosioak haran sakon eta estuak sortu ditu, denborak eragindako orbainak bailiran. Bertan bizi direnek ere paisaia moldatu dute, lan gogorraren bidez lurra lantzeko eta lurretik bizi ahal izateko milaka terraza eraikiz.
    Zazpi egunez ibiliko gara, oinez, uharte bakarti honetako iparraldean dauden herrixkak lotzen dituzten auzo-bideen artean.

Ibilbidea

Mindelorainoko hegaldia –Sao Vicente uhartea –Santo Antao –Cova do Paul – Cha d´Igreja–  Figueiras – Ribeira da Cruz –Norte –Monte Trigo –Tarrafal – Mindelo.

Zenbait datu interesgarri

Beraz, zazpi eguneko ibilbidea. Bi egunetan 6 edo 7 orduz ibiliko gara oinez, eta gainerako egunetan 4 edo 5 ordu. Ia trekking osoan desnibel handiak gainditu behar izango ditugu bidean, eta oso funtsezkoa izango da fisikoki sasoi onean egotea.
    Lo egiteko eta, era guztietako oinarrizko ostatuak izango ditugu: eskola-etxeak, aterpetxeak eta tokian tokiko etxeak. Batzuetan ohean egingo dugu lo, beste batzuetan lurrean, koltxonetak erabilita, eta komunak eta dutxak elkarrekin konpartitzeko (dutxarik dagoenean; eta halakoetan, ur hotza izango dugu).
    Trekking osoan, bi egunetan izan ezik, ibilgailu batek garraiatuko du kide bakoitzaren ekipajea. Garrantzitsua da argi uztea trekking hau erosotasunak alde batera utzita oinez egitea oso gustuko dutenentzat dela. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilbide osoan.

Prezioaren Barruan

  • - Mindeloraino nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Cabo Verden sartzeko bisatua.
    - Ferry Mindelo- Porto Novo- Mindelo.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
    - Trekkingak iraun bitartean, 4. eta 7. egunetan izan ezik, ekipajea garraiatzen laguntzeko ibilgailu bat.
    - Mindelon, turista- maila hoteleko egonaldia.
    - Cha de Igrajan  eta Paulen, aterpetxe batean lo egingo dugu (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (2 gau ).
    - Ribeira da Cruzen, bertako etxe bateko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (gau 1).
    - Norten, oinarrizko pentsioko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (gau 1).
    - Meio de Espaha eta Monte Trigon, eskola publiko bateko egonaldia (lo egitea, gosaria eta afaria barne) (toki bakoitzean, gau bana).
    - 2,3,4,5,6 eta 7. egunetako piknikak.
    - Cabo Verdeko eguneko turismo- tasa.
    - Bidaia- asegurua.
    - Bertako gidaria, trekkingeko egunetarako.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako kontzeptu guztiak.

Trekk-egunak: 7

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : Bilbora bueltatzeko aukerdago.

Prezioa : 1.580 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Santo Antão Oinez harrizko galtzadetan zehar
Cabo Verde
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT