Boli Kosta
Arimen eta kakao usaineko herrialdea
“Zeiba bakar batek zutik dirauen bitartean, eta perkusionista bakar bat erritmo egokiaz oroitzen den bitartean, izpirituak beti izango dira deiari erantzuteko prest.” Jean Marie Addiafi bolikostar pentsalariak uste du oraindik berreskura daitekeela bere herrialdeko etniek gordetzen duten altxor preziatua, nahiz eta gero eta nabariagoa izan kanpotik etorritako erlijio eta sekten eragina.
Antzina Frantziako kolonia izandako Mendebaldeko Frantziako herrialde honetan komian etniako fetixistak, griot edo afrikar juglareak eta artisau eta arrantzale talde edo kastak etnia askotako estatu bat bizirik mantentzen ahalegintzen dira, paisaia berezi baten erdian: mendi leunak, hondartza ikusgarriak, kakao-plantazio handiak eta oihana autoktonoa.
Urte batzuk eman ditugu herrialde hau bisitatu gabe, orain berriro itzultzen gara eta gure proposamenak hiria eta herri txikiak biltzen ditu, azokak eta natura eta, batez ere, bertan bizi diren pertsonen kultur eta giza mailako aberastasuna: frantses kutsuko Abiyan hiria, Afrikako benetako erlijio-hiriburua den Yamusukro, Man mendiak, Grand-Bereby edo Sassandrako hondartza ikusgarriak eta arrantzaleen herrixkak edota Abengourouko kakao eta te plantazio handiak. Eta bidearen amaieran, Grand-Bassam, kolonia garaiko hiriburua.
Abiyanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan garraio pribatua erabiliko dugu: autobus txiki bat. Hotel egokietan egingo dugu lo. Ibilbide zirkularra eta aberatsa, herrialdeko ezaugarri nagusiak ezagutzeko aukera emango diguna. Bidaia erosoa, Boli Kostak inguruko azpiegiturarik onenak dituelako. Banoako gidaria.
Oharra: Bilbo eta Madrileko irteerak bezperan egingo dira.