Hau ustekabean harrapatuko zaituzten trekina da.
Egun batzuk basamortuan barrena oinez ematea oso esperientzia polita da, lasaitu egiten duena, eta edonork egiteko modukoa; nahikoa da natura eta oinez egitea atsegin izatea.
Horretarako Djaneteko iparraldean dagoen eskualde bat aukeratu dugu, zarata eta jende–multzoetatik urrunduta eta Tassili Najjer Parke Nazionalaren barruan, oinez bisitatzeko. Animatzen bazarete, eskualde horretako paisaien artean paseatzea ustezko monotoniatik oso parte dagoela ikusi ahal izango duzu. Tassili Najjer eskualdeko paisaia (arroilak, bihurguneak, dunak, harkaitzak, putzuak...) bakarra da munduan, naturarekin bat egiteko esperientzia izugarria da. Gure gamelu karabana txikiaren martxa sendoak eta ia hipnotikoak lagunduko gaitu gure ibilbide osoan.
Aljeria hegoaldeko gure egunak amaitzeko, gameluak agurtu eta Tassili n’Ajjer Parke Nazionaleko Tamrit eta Sefar guneetara igoera polit bat egingo dugu.
Tassilli n’Ajjer–eko goi–lautadan zehar egingo ditugun etapetan, paisaia ezohikoenak zeharkatuko ditugu, non tokiaren lilura eta neolitiko garaiko Sahara emankor bateko artzainen testigantzak gogora ekarriko dizkiguten labar–pinturen edertasuna parez pare izango ditugun. Horixe da, hain zuzen ere, UNESCOk Tassili N'ajjerreko ordokia Gizateriaren Ondare gisa katalogatzeko arrazoietako bat.
• Iherirko oasi lasaia • Idarengo palmondo–sail txikia eta zeribak • Tadjilauingo ordokiaren labar–margoak eta grabatuak Tin Taghriteko grabatu bitxiak • Ezzegatalgo basamortuko putzua • Igazeko arku handia • Tasilli n’Ajjerreko goi lautadako labar–pinturak eta grabatuak • Djaneteko palmondo–saila.
Argelerainoko hegaldia – Djanet – Iherir – Dider – Tananet – Tamrit – Sefar – Djanet – Argel.
Egunero batezbesteko 6 eta 7 ordu artean ibiliko gara (4 ordu goizez eta arratsaldez 3, gutxi gorabehera). Eguerdian bazkaltzeko eta atseden hartzeko geldituko gara pare bat ordu.
7 egunetan zehar harri eta hareazko basamortuan ibiliko gara, Iherir eta Djaneteko oasietako herrixken artean. Gameluek garraiatuko dute gure ekipaia nagusia, guk gure eguneko motxila txikia besterik ez dugu eraman beharko gainean. Ondoren Tassili n’Ajjer goi–lautadara igoko gara eta 4 egunez Tamrit eta Sefargo ezohiko paisaiak zeharkatuko ditugu. Gameluen ordez mandoak izango ditugu ekipaia garraiatzeko. Banoako gidari batek lagunduko gaitu ibilaldi osoan zehar.
- Arjelerainoko joan–etorria, hegaldi erregularrean.
- Barne hegaldia: Arjel–Djanet–Arjel.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ibilgailu pribatuko garraioa, Djanetetik Iherir–era eta trekinaren amaieratik Djanetera.
- 4x4 moduko ibilgailuetan Tassili n’Ajjer goi–lautadara igoera eta handik Djanetera itzulera.
- Trekinak iraun bitartean, zamak garraiatzeko gameluak.
- Aljerren, gau 1 turista–mailako hotel batean (gosaria barne).
- Iheriren oinarrizko udal–kanpinean gau 1.
- Basamortuko kanpalekuetako 9 gau, pentsio osoan.
- Kanpatzeko banakako kanpin–denda.
- Djaneten ostatu xume batean ostatua (2 gau), gosaria barne.
- Basamortuko zeharkaldi guztian putzutako ur edangarria* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Trekineko kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Tassili n’Ajjer–eko Parke Nazionaleko sarrera.
- Bidaia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Bertako gidaria trekinaren ibilbide osoan zehar.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia–gune eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 15 egun
Trekk-egunak: 11
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza. 1.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 2.320 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.