Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2025
Foto Jade basamortuetako zeharkaldia Taklamakandik Badain Jaranera<br> Txina

Jade basamortuetako zeharkaldia
Taklamakandik Badain Jaranera
Txina

Jade basamortuetako zeharkaldia
Taklamakandik Badain Jaranera
Txina

Ibilbide honetan Taklamakango hegoaldeko, Gobiko hego-mendebaldeko eta Badain Jarango basamortuko –Mongolia barruko laku misterioen basamortua– oasirik ezezagunetako batzuk elkartzen ditugu. Edertasun bereziko paisaia malkartsuen arteko bidaia honek Txinako Herri Errepublikako urruneko eskualdeetako baten aberastasun kultural interesgarria gertutik ezagutzeko aukera emango digu.

Zetaren eta Jaderen Ibilbidearen hegoaldeko zatiak bertan bizi ziren zibilizazio zaharren aztarnak erakusten dizkigu: ureztatzeko sistema konplexuetan eta jadearen merkataritzan oinarritutako bizimoduari eusten zioten eta karabanen bidez budista, heleniar edo greko eta persiarren eragina jasotzen zuten zibilizazioenak. Ondare hori turkiarren mende geratu zen IX. mende inguruan eta egun bizirik dago Taklamakango basamortuan sakabanatuta dauden meskita eta uigurren auzo eta bazar interesgarrietan.

Qinghai goi-lautadan sartuko gara, tibetar eta mongol nomaden lurretan, eta Mongoliako barruko aldera joko dugu. Gobiko basamortua ezagutuko dugu, munduko ederrenetakoa: zerua, dunak… eta ehun lakutik gorako paisaia zoragarriak: Badain Jaran. Uigur, mongol, tibetar, hui eta han etnien bizilekua, Asia Erdialdeko historia luzearen lekuko bizien lurrak.

Interesguneak

• Zetaren Ibilbideko karabanen hegoaldeko bidea, Kunlun mendikatearen babesean • Kuku Nor lakua, Tibeteko Amdo eskualde historikoan • Badain Jaran: Laku Misteriotsuen Basamortu ikusgarria, gure planetako dunarik altuenak dituena • Qinghaiko ibilbidea, nomada eta merkatarien lurraldea: uigur, mongol, han, hui,… tibetarren bizilekua. • Antzinako karabanen erresuma zaharren lekukotasunak: Kizilgo mila budaren kobazuloak, Tarimgo momiak, hainbat aztarnategitan aurkitutako eta egun Xinjiango museoetan erakusgai dauden aurkikuntza arkeologikoak • hegoaldeko Zetaren Bideko basamortuen zeharkaldia: Taklamakan basamortua eta Gobi basamortuko hainbat lurralde: Lop Nur, Qaidam arroa, Tengger eta Badain Jaran • Xia dinastiaren mausoleoak, Ningxiako mendebaldean • uigurren kultura: meskitak, auzoetako eta azoka tradizionaletako zapore berezia.

Ibilbidea

Urumqirainoko hegaldia–Turfan–Kuqa–Khotan–Minfeng–Qiemo–Ruoqiang–Huatuguo–Golmud–Gangcha–Alxa Youqi–Badain Jaran basamortua–Alxa Zuoqi–Yinchuan.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honetan ez dizugu proposatzen saharar estiloko basamortuko ohiko ibilbide bat, kanpaleku, oinezko ibilbide eta 4x4 ibilgailuetako ibilbideekin. Txinako Xinjiang, Qinghai eta barruko Mongoliako probintziak zeharkatzen dituen ibilbide interesgarri bat proposatzen dizugu. Ibilbide gogor bat, bisitari gutxi hartu ohi dituen baina gutxieneko azpiegitura-maila duen eskualde bat zeharkatzen duena. Egun bat Kunlun mendikatearekiko mugakide den Taklamakan eskualdea ezagutzen emango dugu: hemen lur mota guztietarako ibilgailuetan ibiliko gara eta gaua kanpatuta emango dugu. Badain Jarain basamortuan ere, 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu, eta gauez ger (nomaden dendak) edo ostatuetan egingo dugu lo. Gainerakoan, garraiorako autobus pribatu bat erabiliko dugu eta lo egiteko, berriz, hotel eta osatuak (maila dezentekoak, bisitatuko ditugun eskualdeen azpiegituren egoera kontuan hartuta). Ibilbide hau egiteko baimenak lortzeko tramiteak egiteko gutxienez 15 egun behar izaten dira: bidaia interesatzen bazaizu, garaiz ibili. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Urumqi hirira, itzulera Yinchuan hiritik, Pekinen zehar. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobus pribatu txikia,Toyota Coaster motakoa, ibilbide guztirako. Niya- Qiemo (Taklamakan/ Kunlun) eskualdeko eta Badain Jaran basamortuko ibilbideetan, lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Turfan, Kuqa, Khotan, Ruoqiang, Huatugou, Alxa Youqi, Alxa Zuoqi eta Yinchuan hirietan, turista mailako hotelak, birentzako geletan (bainugelarekin). Minfeng, Qiemo, Golmud eta Gancha hirietan, hotel xumeak, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin). Badain Jaran basamortuan, ostatuak edo nomaden dendak (“ger” izenekoak), oinarrizko kanpalekuetan (konpartitzeko bainugelekin). Niya- Quiemo (Taklamakan/Kunlun) eskualdean, kanpalekuak. Ibilbideko egun guztietako gosariak. Niya- Qiemoko bisitan (9. eguna), pentsio osoa, eta Badain Jaran basamortuko egunetan, 17. eguneko bazkaritik 19. eguneko bazkarira bitartekoa. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikoa bisitatzeko sarrerak eta baimenak. Qinghai Ibilbideko eremua bisitatzeko baimena. Bidaiako asistentzia- asegurua. Urumqitik Yinchuanera bitarteko ibilbideko gidari ofiziala. Badain Jaran basamortuko Parke Geologikoko gidari ofiziala. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.350 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jade basamortuetako zeharkaldia
Taklamakandik Badain Jaranera
Txina
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT