Foto Tanzaniako hegoaldea  eta Mozambike Afrika ezezagun hori

Tanzaniako hegoaldea
eta Mozambike
Afrika ezezagun hori

Tanzaniako hegoaldea
eta Mozambike
Afrika ezezagun hori

Mozambikeko Mia Couto idazlearen hitzak dira: “Nire herriak dituen gauza erakargarrien artean, handiena han turismorik, herriak eta kulturak irensten dituen horrelako makinarik ez dela. Gurean era horretako sasi-ehiztarien inbasiorik ez dagoenez gero, lurreko tokirik exotikoenen artean gurea erakargarrienetako da, nire ustez". 
    Banoan Afrikako inguru hauetan lehendik dugun esperientzian oinarrituta, oraindik globaltasunaren sarean erori ez den lur eremu eder honetara itzultzen gara: Cabo Delgado, Ruvuma, Mikindani, Kilwa, Mozambikeko Uhartea, Ibo, Lurio...: manioka, belaontziko arrantzaleak, makua eta makonde etniak... Indiako Ozeanoaren ibilbidean Afrika eta Asiaren arteko giltzarria izan den kostalde honetara persiarrak, arabiarrak eta portugaldarrak iritsi zirela gogoraraziko digutenak.
    Agian Afrikako alderik ezezagunena, gogorra baina, aldi berean, beste era batera bidaiatzeko oso egokia eta erakargarria. Ibilbideak Tanzaniako hegoaldea zeharkatzen du, Selouseko Parke Nazionaletik, Ruvuma ibai-ahoraino, gero Mozambiken sartzen da Ilha uharteraino eta hortik Maputo hiriraino, han hegazkina hartzeko. Isiltasuna nagusi da lur eremu zabal horietan. Eta bestetik itsasertzeko edertasuna eta lasaitasuna, itsaso barea eta edertasun paregabea. 

Interesguneak

• Selous Parke Nazionalaren edertasuna, beharbada Tanzaniako onena, handiena eta bisitarik gutxien hartzen duena • Ilunabarra Rufiji ibaiaren ertzean • Kilwa uhartea eta Kilwako harrizko eta koralezko eraikuntzak • Ruvuma ibaiaren ahoa, bi herrialdeen arte muga naturala • Mikindaniko badia • Msimbatiko penintsulako itsas parke nazionala • Makonde etniako artisauak • Pembako badiaren edertasuna eta bertako Wimbi hondartza xarmagarria • Mozambikeko Uhartea eta bertako zubia, XVI. mendean Portugaleko kolonia zena, egun gizateriaren ondare izendatua • Lurio ibaiaren ur-jauzi handiak • Ibo uhartea, Querimba artxipelagoko gotorlekua, arkitektura kolonialaren lekuko • Ibo eta Querimba uharteen arteko ibilbidea, oinez • Maputo, Afrikako hiriburuen artean, atseginenetakoa.

Ibilbidea

Dar es Salamerainoko hegaldia–Selousko P.N.–Kilwa Masoko-Kilwa Ksiwani –Mikindari–Msimbati Penintsula itsas P.N.–Ruvuma –Moçimboa da Praia –Messano – Ibo –Pemba -Lurio ibaiko ur-jauziak–Ilha de Mozambique (Mozambike uhartea)-Nampula -Maputo

Zenbait datu interesgarri

Ibilbideak aldaketa ugari izan ditzake, herrialde horietako naturaren gogortasunak eraginda (Ruvuma ibaiak eragin ohi dituen uholdeak, bideen egoera...) beraz garrantzitsua da partaideen jokabide irekia eta bidaian aurrera egiteko gogoa. Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Nampula eta Maputo arteko barruko hegaldia hartuko dugu.

Oro har, maila oneko hoteletan hartuko dugu ostatu; sei egunetan, kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan. Prezioaren barruan gosariak, pentsio osoa Selousen eta Lurioko afaria daude sartuta. Laguntzeko sukaldari bat izango dugu gurekin bidaia osoan. Abuztua da hego hemisferioko herrialde hauek bisitatzeko sasoirik onena. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Dar Es Salamerainoko hegaldi erregularra eta itzulera Maputotik.
    - Nampula eta Maputo arteko barruko hegaldia.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Tanzanian sartzeko bisatua.
    - Mozambiken sartzeko bisatua.
    - Lur mota guztietarako ibilgailuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Ibilbide guztiko hotel txiki, osatu eta kanpalekuetako egonaldia (lo egitea eta gosaria).
    - Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko ekipoa, ibilbide osoan.
    - Ruvuma ibaia zeharkatzeko ferrya.
    - Selous, Msimbati eta Querimba uhartetako P.N.etako sarrera.
    - Pentsio osoa Selouseko P.N.ean eta Lurio ibaian, afaria barne.
    - Ibo eta Querimba uharteetara joateko txalupak (“dhow”ak).
    - Dhow, sarrera eta bisitaldia Kilwa Ksiwanira.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Oharra : kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 3.750 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tanzaniako hegoaldea eta Mozambike
Afrika ezezagun hori
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT