Urte askotan herri handi honetan bidaia luze eta osoa egiten ibili ondoren, gaur egun eta iparraldean dagoen gatazka dela medio, Etiopiako ipar horretaz ahaztu eta soilik hego-ekialdea bisitatzera behartuak gaude.
Hegoaldea eta ekialdea ezagutuko ditugu 4x4 motako ibilgailuak erabiliz: natura eta etnologiaren ikuspegietatik interes handiko lurrak, lur horietan sortu zen behin gizakumea, gure espeziea. Rift Valley zeharkatuko dugu, eta Omo ibaiko haraneko etniak ezagutuko ditugu, ondoren Bale mendietako gailurretara igotzeko. Jarraian, Bale mendiak eta Amhara mendikatea bereizten dituzten bailaretan zehar, Harar izeneko hiri debekaturaino iristeko asmoa dugu.
Hararetik Addis Abebara itzuliko gara ibilbide zirkularrean, aniztasun etnikoa eta paisaiak ardatz dituen herrialdearen aldetik.
• Bale mendiak eta Afrikako goi-mendietako fauna eta paisaiak • Etnia omotikoen bizimoduak: hammer, kara, mursi, konso... • Harar, Etiopiako islamaren hiri santua.
Addis Abebaraino hegaldia – Arba Minch – Konso – Turmi – Omo P.N. – Mago P.N. – Jinka – Sodo – Bale Mendietako P.N. – Sheik Hussein – Asebe Teferi – Harar – P.N. Awash – Addis Abeba.
4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Maila ezberdinetako hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo, eta hegoaldean gau bat kanpalekuan. Omo eskualdean eta Sheik Husseinen, pentsio osoan. Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan–etorria.
- Etiopian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- Ibilbide guztiko garraioa 4x4 motako ibilgailuetan. Gehienez, lau bidaiari ibilgailuko.
- Addis Abeba, Arba Minch, Sodo eta Harar hirietan, turista–mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (5 gau).
- Konso, Turmi, Jinka, Goba, Asebe Teferi eta Awash hirietan, hotel xumeetan egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (9 gau).
- Sheik Husseinen (gau bat), kanpatuta lo eginez, kanpatzeko gai guztiak barne.
- Pentsio osoa bidaiaren 2. egunetik 11.era.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barne” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abu. 2.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.