Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea
Iparraldeko Nubiako basamortuaren eta hegoaldeko Nilo Zuriko haraneko baso ekuatorialen artean, Afrikako herrialde nagusietako bat dugu hau: Sudan. Gaur egun Iparraldeko Sudan deritzo lurralde honi.
Ibilbide honetan Sudango iparraldea ezagutzera mugatuko gara, ezaguna bere aztarnategi arkeologikoengatik eta biztanleen harrera onagatik: nubiarrak, baketsuak eta atseginak, mendez mende lurraldearen izaeraren arabera moldatutako kultura aberatsaren jabe direnak. “Nubiarren lurraldea”n barrena ibiliko gara. Nilo ibaiaren erakargarritasuna izango dugu lagun; ibaiaren alde bietako herrixka lasaiak eta turismoak oraingoz inbaditu ez dituenak ikusi ahal izango ditugu.
• Khartum: Nilo Urdinak Nilo Zuriarekin topo egiten duen tokia: Khartum • Orduman: azoka nagusia • Meroe, antzina faraoi beltzen hiriburu eta erregeen bizileku • Nubia: horma zuriko herriak, palmondo berdeak, sail emankorrak... Nilo ibaiaren ertzean • Nuri, Jebel Barkal eta El-Kurru-ko piramide-zelaiak, Kush erresuma mitikoaren ospe eta distiraren lekukoak.
Khartumerainoko hegaldia. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Lo-eta, nubiarren etxeetan edo kanpatuta, pentsio osoan. Sudanera sartzeko bisaturako tramiteak luzeak izan ohi dira: gogoan izan hori, bidaia hau egin nahi izanez gero, garaiz ibili. Banoako gidaria.