Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2025
Foto Sichuan Tibeten ekialdera

Sichuan
Tibeten ekialdera

Sichuan
Tibeten ekialdera

Historikoki, hiru eskualde bereiz daitezke Tibeten: Ü-Tsang (goi-lautadako erdialdea eta mendebaldea hartzen dituena), Amdo (ipar-ekialdea) eta Kham (ekialdea). Ekialdeko bi eskualdeek, bete-betean tibetar kulturakoak izan arren ere, berezko egitura politiko bat izan dute beti, erresuma eta tribu-talde txikitan banatuta.

Egun Gansu eta Qinqhai (Amdo), Sichuan eta Yunan (Kham) probintziak osatzen dituzte: goi-mendiak, goi-mendietako larreak, monasterioak eta nomaden dendak, besteak beste. Alo askotan, eskualde horietan tibetar kulturari hobeto eutsi izan diote alboko Tibet eskualde autonomoan baino. Gure proposamen berri honetan erdi-erdiko Tibet ezagutzeko aukera eman nahi dizugu, Asiako ekialdean oraindik ere nagusi diren bi osagai nagusiak, hain zuzen ere: tibetarren tradizioa eta han etniaren kultura ezin modernistagoa.

Siguniang eta Danba eskualdean gertatu diren lurrikaren ondorioz, ibilbidea gehiago zehaztu behar izan dugu, egoera txarrean dauden eskualdeetako errepideak ahal dugun heinean saihestuz. Ibai Horitik Yangtseko Tigrearen Jauzia deritzon haitzartera eramango gaituen bidea egiteko sasoirik onena aukeratu nahi izan dugu: ekaina. Asiako kontinentearen “azken mugetako” bat ezagutzeko, hain zuzen ere.

Interesguneak

• Langmusiko oinezko ibilbideak: mendiko paisaiak, monasterioak eta tibetar kultura, • Tagongeko goi-larreetatik Litangera: Sichuango Khameko paisaiak • Yadingeko P.N. eta mendi sakratuak: korak, Alpeetakoak diruditen zelaiak, lakuak, nomadak... • Zhongdian, egun Shangri La izena hartu duena, Tibeteko Yunan gaineko leihoa • Yangtse ibaiko goiko aldeko Tigrearen Jauziak izeneko haitzarteak edo arroilak • Tibeteko monasterio nagusia: Labrang • Huanglong edo Dragoi Horiko P.N.ko kolore bitxietako urmaelak eta formazio karstikoak, • Dartsendo (Kanding), Dentok Ri-en magalean: mendetan, Tibet eta Txinako han etniaren arteko merkataritzako gunea izandakoa • Lijiang, naxi etniaren hiriburua • Litang eta bertako monasterioa: Khameko tibetar budismoaren gune edo toki nagusietako bat.

Ibilbidea

Lanzhourainoko hegaldia –Xiahe –Langmusi –Sonpan –Chengdu –Yaan –Dartsendo (Kanding) –Tagong –Yajiang –Litang –Riwa –Daocheng –Zhongdien (Shangri La) –Lijiang –Chengdu.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honen ardatz nagusia: Amdo eta Kham eskualdeetako goi-mendietako paisaia handiak eta eskualdeko aberastasun kulturala eta ondare naturala. Ibilbidea egiteko ez da ezinbestekoa oinez egitea, baina bisitatu nahi ditugun parke nazionalek eta edertasun bereziko paisaien artean ibiltzeak nahitaez oinez egitera gonbidatzen gaituzte. Hotel, etxe tradizional eta oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Lijiang-Chengdu hegaldia. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, sarrera Lanzhoutik eta itzulera Chengdutik. Barruko hegaldia: Lijiang- Chengdu. Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide guztirako autobus txikia taldearentzat. Lanzhou, Chengdu eta Lijiang hirietan, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin). Xiahe, Langmusi, Sonpan, Dartsendo (Kanding) eta Zhongdien (Shangri La) hirietan, hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin). Yajiang, Riwa eta Daocheng hirietan, oinarrizko hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin). Yaan eta Litang- en, berriz, ostatu bihurtutako etxe tradizionaletan, bi edo askorentzako geletan (gehienak bainugelarekin). Tagong herrian, tokiko ostatuan, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelekin. Huanglong eta Yadingeko parke nazionaletarako sarrerak. Bidaia- asegurua. Tokian tokiko gidaria. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 3.050 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sichuan
Tibeten ekialdera
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT