Asia (e)rako bidaiak / Txina (e)rako bidaiak Denboralditik kanpo 2024
Foto Sichuan [Txina] Kham eskualdea, Tibeteko azken muga

Sichuan [Txina]
Kham eskualdea,
Tibeteko azken muga

Sichuan [Txina]
Kham eskualdea,
Tibeteko azken muga

Historikoki, lau eskualde bereiz daitezke Tibeten: Ngari (mendebaldea), Ü-Tsang (goi-lautadako erdialdea eta mendebaldea hartzen dituena), Amdo (ipar-ekialdea) eta Kham (ekialdea). Eskualde horietatik guztietatik, Kham deritzonak gorde du bete-betean tibetar kultura, berezko egitura politiko bat izan du beti, sarri erresuma eta tribu-talde txikitan banatuta egon bada ere.
    Kham eskualdeko paisaia zabal¬zabalen zati handi bat egungo Sichuan probintziaren barruan dago: urrutiko basoetako paisaia ikaragarriak, lakuak, goi-mendiko larreak, monasterioak, otoitz-banderak eta nomaden dendak. Zalantzari gabe, arlo askotan, tibetar kultura hobeki gorde da alde horietan, alboan dagoen Tibeteko Eskualde Autonomoan baino.
    Ekialderago dagoen Tibeteko eskualdea ezagutzeko proposamena egiten dizugu, Asiako ekialdea oraindik osatzen duten bi kultur mundu nagusien arteko mugan: tibetar tradizioa eta han-en kultura moderno-modernoa.
    Ibilbidea egiteko garaia ekaina izatea proposatzen dugu, urteko sasoirik onena baita ibilbide hau egiteko.Yunnan probintziako Hiru Ibai Paraleloak izeneko eremu babestuak, Daxue Mendietako gailur elurtuak, Kham eta Amdo probintziek bat egiten duten tokian, azken batean Asiako kontinentearen “azken mugetako” bat zeharkatzeko proposamen bat.

Interesguneak

• Sichuango Kham-eko paisaiak, Garzeko klan edo nomaden herrialdean: goi-mendi eta zelaietako ingurune ederrak, jak-taldeen larre-lekuak •Leshan-go Maitreya Buda nagusia • Derge, “Gupida edo errukimenduaren lurraldea”eta bertako Parkhang edo “ moldiztehi-tenplua”, tibetar kulturaren mundu mailako kultura, gizarte, historia eta erlijio arloetako erakunde garrantzitsuenetako bat • Yangtse ibaiaren goi-aldeko Tigre Jauziaren Haitzarteak • Yading P.N.: hiru mendi sakratuak, korak, alpetar itxurako zelaiak, lakuak, nomadak… • Litang eta bertako monasterioa: Kham probintziako tibetar budismoaren gune nagusietako bat • Meili Xueshan mendien gaineko ikuspegiak. Feilai-ko Mingyong glaziarra eta Kawa Karpo gailurra • 4.000 m-ko garaieran, Yarchen Gar-eko emakumeen zenobioa edo monasterioa, 10.000 arima budismoa Nigma tradizioaren arabera aztertzen dihardutenak • Danban dauden Qiang etniaren zaintza-dorreak • Panda arrazako hartzak sendatzeko Wolong-eko zentroa• Lugu lakuko Mosu etnia: emakumeen erresuma.

Ibilbidea

Chengdurainoko hegaldia–Leshan –Lugu Hu -Lijiang –Tigre Jauziaren Haitzarteak –Zhongdien/Shangrila –Feilai –Meili Xueshan  P.N.–Benzilan –Xiangbala –Yading E.N. –Litang –Xinlong –Yarchen Gar – Dzongsar –Derge –Garze –Danba –Wolong –Chengdu

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honen ardatza honako hau da: Kham eskualdeko goi-mendietako paisaia zabalak eta bertako natur eta kultur ondare aparta. Oinez egiteak bisitatuko ditugun natur tokietara hobeto hurbiltzeko aukera emango digu. Hotel, etxe tradizional eta oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo. Turismo-azpiegitura txukunak, baina xume-xumeak. Autobus txiki bat erabiliko dugu garraiobide taldearentzat mendiko errepide eder eta gogorretan zehar. Errepideen egoerak aurretik prestatutako programa bete ahal izatea baldintzatuko du, beraz seguruen aldaketaren bat sartu beharko dugu, bertan aurkitutako egoeraren arabera. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Air Chinaren hegaldi erregularra, sarrera eta itzulera Chengdu hiritik, Pekinen zehar.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Emeishan- Xichang edo Panzhihuatiko/rako 2. mailako tren literaduna.
    - Ibilbide osoan, taldea garraiatzeko autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu.
    - Bertako garraioa (Van motakoa), Cuoka lakurako eta Zhongurako bisitaldietarako. 
    - Chengdu, Lugu lakuan, Lijiang, Shangrila, Xiangcheng, Derge, Garze eta Wolong hirietan, turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, 9 gau, birentzako geletan (bainugelarekin).
    -  Hetao, Feilai, Benzilan, Yading, Litang, Xinlong, Jiaju eta Zhonglu- n, berriz, hotel xumeetan, 10 gau, birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Yarchen eta Dzongsar- en, oinarrizko ostatuetan, 2 gau, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin).
    - Lugu lakurako, Yangste ibaiko Tigre Jauziaren Haitzarteetarako eta Yading Natur Erreserbarako sarrerak eta Danbako Jiaju eta Zhonglu- ko tiket turistikoa.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Tokiko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza- orriko oharra).
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Gosariak, bazkariak eta afariak (ikus “Ostatuak” atala).
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.995 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sichuan [Txina]
Kham eskualdea, Tibeteko azken muga
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT