Historikoki, lau eskualde bereiz daitezke Tibeten: Ngari (mendebaldea), Ü-Tsang (goi-lautadako erdialdea hartzen duena), Amdo (ipar-ekialdea) eta Kham (ekialdea). Eskualde horietatik guztietatik, Kham deritzonak gorde du bete-betean tibetar kultura, berezko egitura politiko bat izan du beti, sarri erresuma eta tribu-talde txikitan banatuta egon bada ere.
Kham eskualdeko paisaia zabal-zabalen zati handi bat egungo Sichuan probintziaren barruan dago: urrutiko basoetako paisaia ikaragarriak, lakuak, goi-mendiko larreak, monasterioak, otoitz-banderak eta nomaden dendak. Zalantzari gabe, arlo askotan, tibetar kultura hobeki gorde da alde horietan, alboan dagoen Tibeteko Eskualde Autonomoan baino.
Ekialderago dagoen Tibeteko eskualdea ezagutzeko proposamena egiten dizugu, Asiako ekialdea oraindik osatzen duten bi kultur mundu nagusien arteko mugan: tibetar tradizioa eta han-en kultura moderno-modernoa.
Ibilbidea egiteko garaia maiatza izatea proposatzen dugu, urteko sasoirik onena baita ibilbide hau egiteko. Yunnan probintziako Hiru Ibai Paraleloak izeneko eremu babestuak, Daxue Mendietako gailur elurtuak, Kham eta Amdo probintziek bat egiten duten tokian, azken batean Asiako kontinentearen “azken mugetako” bat zeharkatzeko proposamen bat.
• Sichuango Kham-eko paisaiak, Garzeko klan edo nomaden herrialdean: goi-mendi eta zelaietako ingurune ederrak, jak-taldeen larre-lekuak •Leshan-go Maitreya Buda nagusia • Derge, “Gupida edo errukimenduaren lurraldea”eta bertako Parkhang edo “ moldiztehi-tenplua”, tibetar kulturaren mundu mailako kultura, gizarte, historia eta erlijio arloetako erakunde garrantzitsuenetako bat • Yangtse ibaiaren goi-aldeko Tigre Jauziaren Haitzarteak • Yading P.N.: hiru mendi sakratuak, korak, alpetar itxurako zelaiak, lakuak, nomadak… • Litang eta bertako monasterioa: Kham probintziako tibetar budismoaren gune nagusietako bat • Meili Xueshan mendien gaineko ikuspegiak. Feilai-ko Mingyong glaziarra eta Kawa Karpo gailurra • Cholatarren mendilerroko ikuspegiak eta bertako haranek, 4.000 metroko garaieran, Dzongsar eta Dzonchenen zenobioak babesten dituzte, ehundaka arima budismoa Nigma, Sakya eta Rime tradizioen arabera aztertzen dihardutenak • Danban dauden Qiang etniaren zaintza-dorreak • Panda arrazako hartzak sendatzeko Bifengxiako zentroa• Lugu lakuko Mosu etnia: emakumeen erresuma.
Chengdurainoko hegaldia –Lijiang –Shigu –Tigrearen Jauzia Haitzarteak –Zhongdien/Shangrila –Xiangcheng –Yading Natur Erreserba –Litang –Xinlong –Baiyu –Dzongsar –Derge –Dzogchen –Garze –Danba –Ya´An Bifengxia –Emeishan –Leshan –Chengdu.
Ibilbide honen ardatza honako hau da: Kham eskualdeko goi-mendietako paisaia zabalak eta bertako natura eta kultura ondare aparta. Oinez egiteak bisitatuko ditugun natura tokietara hobeto hurbiltzeko aukera emango digu. Hotel, etxe tradizional eta oinarrizko ostatuetan egingo dugu lo. Turismo-azpiegitura txukunak, baina xume-xumeak. Autobus txiki bat erabiliko dugu garraiobide taldearentzat mendiko errepide eder eta gogorretan zehar. Errepideen egoerak aurretik prestatutako programa bete ahal izatea baldintzatuko du, beraz seguruen aldaketaren bat sartu beharko dugu, bertan aurkitutako egoeraren arabera. Banoako gidaria.
- Qatar Airwaysen hegaldi erregularra, sarrera eta itzulera Chengdu hiritik, Doharen zehar.
- Barruko hegaldia Chengdu- Lijiang.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan, taldea garraiatzeko autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu.
- Bertako garraioa (Van motakoa) Zhonglu herrixkara hurbiltzeko.
- Chengdu, Lijiang, Shangrila, Xiangcheng, Derge, Garze eta Emei hirietan, turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin eta gosaria barne (10 gau).
- Shigu, Riwa/Yading, Xinlong eta Baiyu hirietan, hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin eta gosaria barne (5 gau).
- Litang, Danba (Jiaju/Zhonglu) eta Ya´An Bifengxia hirietan, berriz, hotel xumeetan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin, baina gosaririk gabe (4 gau). *Ikusi alojamenduko atala.
- Dzongsar eta Dzongechen- en, azkenik, oinarri oinarrizko ostatuetan, askorentzako geletan, konpartitzeko kanpoko bainugelarekin, dutxarik gabe eta gosaririk gabe (2 gau).- Yangste ibaiko Tigre Jauziaren Haitzarteetarako eta Yading Natur Erreserbarako sarrerak eta Danbako Jiaju eta Zhonglu- ko tiket turistikoa, baita Ya Án Bifengxiako panda hartz errekuperazio zentrorako sarrera ere.
- Bidaia- baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Tokiko gidaria.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, "Prezioaren barne" atalean zehaztutakoak izan ezik.- Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barne" atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- Prezioaren barne” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: maiatzaren 5etik 28ra.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.740 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.