Danubio, Drina eta Sava ibaiek muga naturalak eta geopolitikoak ezarri dituzte Balkanen bihotzean. Eta ibai horien inguruko istorio asko idatzi dira, Europako txoko honetan Ekialde eta Mendebaldearen arteko zubi historikoaren papera jokatu behar izan duen eskualde heterogeneo honetako urterik nahasienei buruzkoak, gehien bat. Serbia eta Bosnia-Herzegovina puzzle aldakor horren oinarrizko bi osagai dira: traziarrek, erromatarrek, eslaviarrek eta otomandarrek ondare aberats bati bidea ireki zioten, eta ondare horrek bizirik dirau oraindik, gerrak eta konkistak gorabehera. Bitartean, naturak aurrera jarraitzen du eta bere txokorik harrigarri eta ezezagunenak eskaintzen dizkigu errealitate ezberdinen arteko zubi lana egiten duen bidaia honetan.
• Belgrad, Serbiako hiriburua Danubio ibaiaren ertzean • Novi Sad eta Fruska Gora Parke Nazionaleko monasterio ortodoxoak • Etnia anitzeko Subotikoa, Art Nouveau Habsburgotarren hiri zaharrean • Golubac gotorlekua eta Djerdap P.N. • Felix Romuliana-ko hondakinak, Gizateriaren Ondarea • Nis, Balkanetako hiririk zaharrenetako bat • Monasterioen ibilbidea: Studenica, Stari Ras, Sopocani... Gizartearen Ondarea, Novi Pazar inguruan • Uvac ibaiko haitzartean barrena nabigatzea, Natur Erreserba • Zlatibor eta bertako erakargarritasunak • Tarako P.N., pasealekuak eta natura • Mokra Gora parke naturala • Sargan 8 tren mitikoa • Visegrad, Drina ibaiaren gaineko zubi bat • Mostar, Bosniako Erdi Aroko eta islamiar bihotza • Sarajevo, Europako antzinako Jerusalem.
Belgraderainoko hegaldia – Novi Sad – Subotica – Golubac – Gamzigrad – Nis – Novi Pazar – Uvac-eko erreserba naturala – Zlatibor – Tara P.N. – Visegrad – Mostar – Sarajevo.
Antzinako Jugoslaviaren bihotzean zehar, Serbia ondoko Bosnia eta Herzegovina elkartzen dituen ibilbide kultural interesgarria, naturarekin harreman handia duena, eginez. Hiri nagusiak ezagutzeaz gain, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatutako toki batzuk, baita naturgune ederrak ere, bisitatuko ditugu. Autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan. Turista-mailako hoteletako ostatua. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Belgradera eta itzulera Sarajevotik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan zehar.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista- mailako hoteletako egonaldiak (lo egitea eta gosaria), ibilbide osoan.
- Uvac ibaiko haitzartean barrenako nabigazioa eta Izotzezko Kobazulorako sarrera.
- Sarga 8 deritzon tren turistikoko txartela.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Tokiko gidaria.
- Eskupekoak *(ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 14 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ekainaren 15etik 28ra.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.920 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.