Foto Bidezidorretan  barrena Txinako  hegoaldean Hunango paisaiak  eta  Qiangdongnango etniak

Bidezidorretan
barrena Txinako
hegoaldean
Hunango paisaiak
eta
Qiangdongnango etniak

Bidezidorretan
barrena Txinako
hegoaldean
Hunango paisaiak
eta
Qiangdongnango etniak

Txina H.E.ko hego-mendebaldeko gutxiengoen artean lortu dugun esperientziatik abiatuta prestatu dugu bidaia hau, eta oinez ibiliko gara, baina lasai, Hunan eta Guizhou probintzietako eta Guangxi eskualde autonomoko mendietako paisaiak ezagutu ahal izateko.

Shangaiko etxe orratzak, Ekialdeko Altxorra direnak, izango dira Txinako hegoaldeko paisaia ikusgarrienetako batera sartzeko bidaia honetan izango dugun atea: Avatar filmaren inspirazio-iturri izan ziren Zhangjiajieko Parke Nazionaleko hareazko orratzak (UNESCOren Geoparkeen Sare Globalaren barrukoak).

Ondoren, Qiangdongnan eskualderantz joko dugu: nekazaritza eta mendi giroko herrixkak, tokian tokiko azokak eta tradizio zaharretan eta animisten sinesmenetan oinarritutako kulturen bizilekua.

Miao etniaren urte berriko ospakizunek ibilbide honetako beste interesgune bat osatzen dute. Miaotarrak Asiako hego-ekialdeko talde kultural garrantzitsuenetako bat dira, eta Gulong-eko Lusheng jaialdietara joango gara, uztaren amaiera ospatzeko: ur-bufaloen borrokak, txori kantarien lehiaketak eta musikari eta dantzarien kalejira, jantzi landuak erakusten dituztenak.

Eta jarraian Guilin hirian Li ibaiaren bidea hartu eta bidaia amaitzeko Kantongo Txinara hurbilduko gara: Perla ibaiko deltaren XXI mendeko Asiako hego-ekialdeko eta Txinako Hegoaldeko Itxasoko hiri erraldoien ikuspegi oso bat lortzeko: Kanton eta Hong Kong.

Interesguneak

• Shanghai, hiri tradizional eta abangoardista erraldoia • Lanbro artean era misteriotsuan agertzen diren zutabe malkartsuak, landarez estaliak: Zhangjiajie Parke Nazionaleko paisaia irrealak • Zhenyuango Ming dinastiaren antzinako kokalekua: kare-harkaitzetan altxatzen diren tenpluak eta kalezuloak • Gulongeko Lusheng jaialdi koloretsuak • Txina, Vietnam, Laos edo Tailandiako hainbat eskualdetan izen ezberdinak erabiliz (hmong, mon…) bizi den miao etniaren herrixketako kultura • Guizhou eta Guangxiko dong herrietako arkitektura tradizionala: euri eta haizezko zubi ikusgarriak • Lodnjiko yao eta zhuang etnien arroz-terrazak: Dragoiaren bizkarrezurreko mendiak • Guilin eta Yangshuo arteko Li ibaiaren bailara ospetsua • Wuzhouko XX. mendearen hasierako zabalgune dekadentea eta Diaolou defentsa-dorreak, Kantoneko Txinako estanpa ezezagunak • Kanton kaleidoskopikoko Perla ibaiaren ertzetako tenpluak, azokak eta arkitektura koloniala • Hong Kong kosmopolitaren gaineko hiri ikuspegia.

Ibilbidea

Shanghairainoko hegaldia –Zhangjiajie P.N. –Fenghuang –Zhenyuan –Kaijue –Kaili –Leishan –Rongjiang –Yangli –Longli –Chengyang –Guilin –Yangshuo –Wuzhou –Kaiping –Hong Kong.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau bidaiaren eta trekking arinaren arteko proposamena da, eta ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu: oinez egitea nahitaezkoa izango da, baina arroz-soroen arteko bidezidorrek ez dute zailtasun tekniko handirik. —3 eta 6 ordu arteko ibilbideak— ezta desnibel handiegirik ere. Hoteletan, ostatuetan eta tokian tokiko etxeetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Li ibaian txalupako bidaia bat egingo dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Finnair- en hegaldi erregularra, sarrera Shanghaitik eta itzulera Hong Kongetik.
    - Barruko hegaldia: Shanghai-  Zhangjiajie.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu, hotel eta kaien arteko joan- etorriak.
    - Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan: Zhangjiajie- Paiyang, Xijiang- Rongjiang, Sangang- Guilin eta Yangshuo- Kanton.
    - Tokiko autobusa Pingan hirian.
    - Vanette motako ibilgailuak Rongjiang- Tuomiau tarterako.
    - Kanton hiriko bisitetarako autobusa.
    - Kanton- Hong Kong tarterako lineako ibilgailua.
    - Li ibaian zeharreko txalupako bidaia: Guilin- Yangshuo
    -  Shanghai, Wulingyuan, Zhangjiajie, Zhenyuan, Kaili, Leishan, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton eta Hong Kong hirietan, turista- mailako hoteletan lo egitea (16 gau), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Fenghuang, Longli, eta Chengyang- en, hotel xumeetan lo egitea (4 gau), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Kaijuen, tokiko oinarrizko ostatuan lo egitea (gau 1), bi edo hirurentzako geletan (batzuk bainugelarekin, beste batzuk konpartitzeko bainugelarekin).
    - Yangli hirian, bertako etxe batean, oso oinarrizkoan, egingo dugu lo (gau 1), askorentzako geletan, tatami motako esteran (konpartitzeko bainugelarekin, kanpoan).
    - Hotel eta ostatu guztietan, lo egitea (gosaria ez).
    - Zhangjiajieko Parke Nazionalean eta Xijiang, eta Chengyang herrietan eta Longjiko Terrazetako eremuan sartzeko sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Oinezko ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 3an.

Prezioa : 2.710 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bidezidorretan barrena Txinako hegoaldean
Hunango paisaiak eta Qiangdongnango etniak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT