Foto Zetaren Bidea Pekinetik IslamabaderaTxinako harresitik Karakorum mendietara

Zetaren Bidea
Pekinetik
Islamabadera
Txinako harresitik
Karakorum mendietara

Zetaren Bidea
Pekinetik
Islamabadera
Txinako harresitik
Karakorum mendietara

Zetaren Bidea, karabanek bi mila urtetik gorako epean landutako ibilbidea, Europa eta Asiaren arteko harremanetarako bide nagusia izan zen, distantzia luzeek eta leku babesgabeek bidaia zinezko epopeia bilakatzen zuten garaietan. Bide hau urruneko herrialdeekin merkataritza ahalbidetzeko ezinbesteko bilakatu zen eta ibilbidearen mutur batetik besteraino hedatzen diren hainbat istorio, aberastasun, ondare eta ezagupenen iturri izan da 

Mundu hura desagertu zen eta egungo mundua asko aldatu da, batez ere Txina. Baina iragan hartatik denboran zehar sendoen irauten duena merkataritza da. Zerbaitegatik ari da erraldoi asiarra, munduko lantegia, planeta geroz eta produktu sofistikatuagoekin betetzen. 

Marko Poloren ibilbideari jarraituz, Pekindik sartuko gara Txinan, Zetaren Bidearen benetako hiriburua den Xianera iristeko. Ondoren, Erdiko Asiatik barrena Karakorumera, Hunza bailara itzelera, haren ibai eta mendi ikusgarriekin, eta azkenik Islamabadera helduko gara.

Interesguneak

• Pekin: tenpluak, museoak, parkeak, Bake Zerutiarraren Atea, Hiri Debekatua… • Xian, inperioaren hiriburua 11 dinastian zehar, eta "Terrakotazko armada"–ren kokalekua • Txinako lamaismoaren monasterio nagusia: Labrang • Jiayuguan, Txinako Harresi Handiaren azken gotorlekua • Mogako kobazuloak: txinatar arte budistaren adierazpenik onena • Turfango oasia, itsasoaren mailaren azpitik 150 m–ra • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Erdialdeko Asiako etnia ezberdinen topagunea: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Pamir eskualde bailaretako mendiak eta paisaia berdeak • Khunjerab Pass, Txina eta Pakistanen arteko muga ikusgarria • Karakorumeko errepidea, naturaren aurkako lehian • Batura glaziarra • Hopar glaziarra • Passu eta bertako inguru ikusgarriak • Karimabad eta Hunza harana, Karakorumaren babesean mila urtetik gora daraman biztanleria • Gilgit, merkataritza eta kultura lotunea • Nanga Parbat • Taxila, budismoaren hondareak • Islamabad–Rawalpindi: bazarrak eta mezkitak.

Ibilbidea

Pekinerainoko hegaldia – Xian – Lanzhou – Xiahe – Lanzhou – Jiayuguan – Dunghuang – Turfan – Kashgar – Tashkurgam – Khunjerab Pass – Sost – Passu – Hopar glaziarra – Karimabad –  Gilgit – Fairy Meadows – Nanga Parbat – Naran – Taxila – Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau luzea da eta askotariko garraio motak erabiliko ditugu Pekin–Xian, Xian–Lanzhou, Xining–Zhangye eta Liuyuan–Turfan tarteetarako. Barne hegaldia Urumgi eta Kasghar artean. Ostatua, orokorrean turista mailako hoteletan izango da, kasu gutxi batzuetan izan ezik, horietan oinarrizko hoteletan izango baita. 

Klima oso aldakorra da ibilbidean zehar: asia erdiko lautadetan beroa da nagusi, Karakorum inguruko mendietan, berriz, hotza. Ibilbidea luzea eta gogorra da, baina erakargarria, eta partaideen aldetik espiritu bidaiaria eskatzen du. Gure bidaien artean, klasiko bat. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Pekinera, itzulera Islamabadetik.
    - Barne hegaldia Urumuqi eta Kasghar artean. va
    - Pakistanen sartzeko bisa.
    - Hotel, aireportu eta tren–geltokien arteko joan–etorriak.
    - Pekín–Xian, Xian–Lanzhou, Xining–Zhangye, Liuyuan–Turfan abiadura handiko trena
    - Tarte hauetarako autobus pribatua: Lanzhou–Xiahe–Xining, Zhangye–Jiayuguan–Dunhuang, Kashgar–Tashkurgam, Sust–Passu–Karimabad–Gilgit–Naran–Islamabad.
    - Pekingo Hiri Debekatua, Xi'ango terrakotazko armadaren museoa, Labrangeko monastegia eta Binglingo tenplua ikusteko sarrerak.
    - Ibai Horian, Bingling bisitatzeko txalupa.
    - Pekin hiriburutik Harresi Handiraino joateko garraio pribatua.
    - Xian hiritik “Terrakotazko armada” dagoen tokirainoko garraio pribatua.
    - Jiayuguandik Harresi Handirainoko garraio pribatua.
    - Mogao kobazuloak bisitatzeko tokiko autobusetako garraioa.
    - Turfan inguruko txangoetarako garraio pribatua.
    - Fairy Meadows bisitatzeko 4x4 motako ibilgailuak.
    - Tashkurgam, Fairy Meadows eta Xiahe–n egonaldia, hotel xumeetan (loa eta gosaria) (4 gau).
    - Ibilbidearen gainerakoan, turista mailako hoteletako egonaldia (loa eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin (22 gau).
    - Bidaiako asistentzia–asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus baldintza orriko oharra).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Museo, parke eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire–tasak.
    - Baldintza–orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez diren gainerako guztiak.

Iraupena : 28 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: ira. 1.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 5.420 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zetaren Bidea
Pekinetik IslamabaderaTxinako harresitik Karakorum mendietara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT