Foto Zeelanda Berria Laino zuri  luze baten  edertasuna

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna

Antipodetara egingo dugun bidaia honen lehen urratsa Ipar Uhartea izango da. Oso paisaia erakargarriak dituen Zeelanda Berriko uharte horretan maoriak bizi dira. Uhartean sumendi ugari daude eta paisaia oso basatia da, baina aldi berean badira zenbait hiri garrantzitsu ere, uhartearen alde modernoa erakusten digutenak. Nolanahi ere, uharte honek hego hemisferioko Zeelanda Berriko irudirik atseginena, lasaiena erakusten digu.

Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniako itsasoko ur zakarrek orain arte gizakiontzat ia ezezaguna zen uharte baten edertasuna erakusten digute. Ikuskizuna ziurtatuta dago: elurrez beteriko gailurrak, baso hezeak, glaziarrak, lakuak, fiordoak... paisaiaren edertasuna. Hemen ikusi beharreko bi toki ditugu: Cook mendia (3.764 m), irlako gailurrik altuena, eta Milford Sound fiordoa, Kipling idazlearen hitzetan, munduko zortzigarren miresgarritasuna dena. Otago penintsulako faunaren aberastasuna uharte honetan aipatu beharreko beste ikuskizun bat da. Eta bidaiari amaiera emateko, kontraste gisa, hegoaldeko lautadak eta britainiar kutsuko hiri nagusiak: Dunedin eta Chrischurch.

Interesguneak

• Bay of Islandseko itsasbazterrak • Waitangi, Zelanda Berria nazioaren jaiolekua • Paihia, Russell eta Waiopua Kauri Forest • Coromandel penintsula, eta Paku mendia • Bay of Plenty-n, Tauranga eta Kiwiko hiriburua: The Puke • Rotoruako ur termalak • Tongariro P.N., hego hemisferioko ibilbiderik ederrena • Abel Tasman P.N. eta parkeko itsasbazterreko bidezidorrak • Pancake Rockseko harkaitzeko irudiak • Arthur Pass P.N., Alpeetako paisaiak • Te Anau, Fiorlandeko erdigunea • Milford Sound fiordoan zehar nabigatzen • Te Anauko kobazuloak • Mt Cook P.N.

Ibilbidea

Aucklanderainoko hegaldia –Paihia –Tairua –Hahei –Rotorua –Tongariro P.N. –Wellington –Picton –Nelson –Greymouth –Arthur Pass P.N. –Wanaka –Queenstown –Te Anau –Dunedin –Mt Cook –Christchurch –Kaikoura –Christchurch –Auckland.

Zenbait datu interesgarri

Lur gaineko ibilbideetarako minibus pribatu bat erabiliko dugu. Ipar Uhartetik Hego Uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Abel Tasman P.N.an taxi-txalupa hartuko dugu. Milford Sound fiordoan, txalupan ibiliko gara. Te Anauko ipurtargien kobazuloa bisitatuko dugu. Barruko hegaldia Christchurch-Auckland. Moteletan eta turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra Aucklandera, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia Christchurch- Auckland.
    - Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - NZeTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
    - IVL** deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
    - Turista- motako hotel edo moteletako ostatua, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin), ibilbide osoan, Tairuan eta Christchurch- en izan ezik, azken hauetan hiru edo laurentzako bungalowetan hartuko baitugu ostatu (ikus ostatuen atala).
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan.
    - Wellington- Picton tarterako ferrya.
    - Asbel Tasman P.N.ko itsasontziak.
    - Milford Soundeko itsasontzia.
    - Opua- Russell ferrya.
    - Te Anau kobazulorako txalupa eta sarrera.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria. 

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 25 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: aza. 1.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 5.560 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zeelanda Berria
Laino zuri luze baten edertasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT