Antipodetara egingo dugun bidaia honen lehen urratsa Ipar Uhartea izango da. Oso paisaia erakargarriak dituen Zeelanda Berriko uharte horretan maoriak bizi dira. Uhartean sumendi ugari daude eta paisaia oso basatia da, baina aldi berean badira zenbait hiri garrantzitsu ere, uhartearen alde modernoa erakusten digutenak. Nolanahi ere, uharte honek hego hemisferioko Zeelanda Berriko irudirik atseginena, lasaiena erakusten digu.
Hego Uhartean, berriz, Hegoaldeko Alpeetako gailurrek eta Tasmaniako itsasoko ur zakarrek orain arte gizakiontzat ia ezezaguna zen uharte baten edertasuna erakusten digute. Ikuskizuna ziurtatuta dago: elurrez beteriko gailurrak, baso hezeak, glaziarrak, lakuak, fiordoak... paisaiaren edertasuna. Hemen ikusi beharreko bi toki ditugu: Cook mendia (3.764 m), irlako gailurrik altuena, eta Milford Sound fiordoa, Kipling idazlearen hitzetan, munduko zortzigarren miresgarritasuna dena. Otago penintsulako faunaren aberastasuna uharte honetan aipatu beharreko beste ikuskizun bat da. Eta bidaiari amaiera emateko, kontraste gisa, hegoaldeko lautadak eta britainiar kutsuko hiri nagusiak: Dunedin eta Chrischurch.
• Bay of Islandseko itsasbazterrak • Waitangi, Zelanda Berria nazioaren jaiolekua • Paihia, Russell eta Waiopua Kauri Forest • Coromandel penintsula, eta Paku mendia • Bay of Plenty-n, Tauranga eta Kiwiko hiriburua: The Puke • Rotoruako ur termalak • Tongariro P.N., hego hemisferioko ibilbiderik ederrena • Abel Tasman P.N. eta parkeko itsasbazterreko bidezidorrak • Pancake Rockseko harkaitzeko irudiak • Arthur Pass P.N., Alpeetako paisaiak • Te Anau, Fiorlandeko erdigunea • Milford Sound fiordoan zehar nabigatzen • Te Anauko kobazuloak • Mt Cook P.N.
Aucklanderainoko hegaldia –Paihia –Tairua –Hahei –Rotorua –Tongariro P.N. –Wellington –Picton –Nelson –Greymouth –Arthur Pass P.N. –Wanaka –Queenstown –Te Anau –Dunedin –Mt Cook –Christchurch –Kaikoura –Christchurch –Auckland.
Lur gaineko ibilbideetarako minibus pribatu bat erabiliko dugu. Ipar Uhartetik Hego Uhartera joateko ferrya hartuko dugu. Abel Tasman P.N.an taxi-txalupa hartuko dugu. Milford Sound fiordoan, txalupan ibiliko gara. Te Anauko ipurtargien kobazuloa bisitatuko dugu. Barruko hegaldia Christchurch-Auckland. Moteletan eta turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra Aucklandera, joan- etorria.
- Barruko hegaldia Christchurch- Auckland.
- Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
- NZeTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- IVL** deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- Turista- motako hotel edo moteletako ostatua, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin), ibilbide osoan, Tairuan eta Christchurch- en izan ezik, azken hauetan hiru edo laurentzako bungalowetan hartuko baitugu ostatu (ikus ostatuen atala).
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan.
- Wellington- Picton tarterako ferrya.
- Asbel Tasman P.N.ko itsasontziak.
- Milford Soundeko itsasontzia.
- Opua- Russell ferrya.
- Te Anau kobazulorako txalupa eta sarrera.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 25 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza. 1.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 5.560 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.