Norvegiak paisaien eta amaigabeko fiordo harrigarri, bailara, mendi, ur-jauzi eta glaziarren etengabeko ikuskizuna eskaintzen du. Natura basatia, bikingoa, baina baita Eskandinaviarren ukituaz zipriztindua.
Ibilbide honetan ustekabeko paisaia biziz betetako lur, itsaso eta irla hauek ezagutzera animatzen zaituztegu, kostaldetik nahiz barnealdetik, besteak beste, Lofotengo eta Vesteralengo artxipelagoetako uharteetan zehar. Bidaia honek hegotik iparraldera eramango gaitu, Oslotik Tromsoraino, Zirkulu Polar Artikotik haratago. Gauerdiko eguzkia deiturikoak egunak luzatu eta iparreko natura honetaz denbora gehiagoz gozatzeko aukera emango digu, parke nazionaletako ibilaldiekin eta iparraldeko urak nabigatuz, katxalote, orka eta izurdeen antzeko zetazeoen bila ere joateko.
• Oslo, museoen hiriburua • Kristiansand, norvegiarren udako paradisua • Stavanger, fiordo, mendi eta herri koloretsuen artean • Itsasontziz eta oinez Preikestolenera, Pulpituaren Harria • Folgenfoggen P.N.a, glaziarren artean • Bergen, Norvegiako fiordoen harribitxia eta Giza Ondarea • Jostedal glaziarrerainoko ibilaldia, Jostedalsbreen P.N.ean • Trondheim xarmagarria, Norvegiako hiriburu ohia, Zirkulu Polar Artikotik gertu dagoeneko • Saltfjellet-Svartisen P.N.a • Bodo, arrano arrantzaleen hiriburua • Lofoten uharteak, natura eta herri bikingoak • Svolvaeren nabigazio elektrikoa, Trollfjord fiordoaren baretasuna • Nyksumeko kostaldean Erreginaren Ibilbidea • Vesteralen uharteak, paisaia basatiagoak • Andenes herri arrantzalea eta baleak ikusteko nabigazioa • Tromso.
Oslorainoko hegaldia –Kristiansand –Stavanger –Preikestolen –Sauda –Bergen –Sogndal –Stryn –Trondheim –Mosjoen –Bodo –Lofotengo uharteak –Reine –Svolvaer –Vesteralengo uharteak –Andenes –Tromso.
Natura-bidaia bat da. Bidaia honetan funtsezkoa da oinez egitea bisitatu nahi ditugun toki interesgarriak gertutik ikusi eta haietaz gozatu ahal izateko.
Ibilbide guztian furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Ferry ezberdinetan nabigatuko dugu Lofotengo eta Vesteralengo artxipelagoetara zeharkatzeko eta haien uharteen artean bidaiatzeko. Bidaia osoan turista-mailako ostatua hartuko dugu, birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta gosaria barne, eta Lofoten irletan laurentzako etxoletan lo egingo dugu, bainugela konpartituarekin eta sukalde eta amankomuneko guneak elkarrekin konpartitzeko (4 gau, gosaririk gabe). Banoako gidaria.
- Oslorainoko hegaldia eta Tromsotik itzulera.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin (13 gau, gosaria barne).
- Lofoten uharteetan, lau pertsonentzako etxoletan lo egingo dugu, bainugela, sukaldea eta amankomuneko guneak konpartitzeko, gosaririk gabe (4 gau).
- Ibilbide guztiko garraioa furgoneta pribatu batean.
- Bodo- Moskenes, Solvorn- Urnes eta Andenes- Gryllefjord bitarteko ferryak.
- Lysefjord fiordoan barkua.
- Jostedal glaziarreko bisita.
- Trollfjord fiordoan barku elektriko batean nabigazioa.
- Zetazeoak ikusteko nabigazioa Andenes hirian.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 18 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: eka.1ean / abu. 3an.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.