Zorionez, Aljeriak bizi izan dituen urte istilutsu gogorrak atzean geratu dira eta orain Aljeriako iparraldera bidaiatu eta iparralde osoa, Saharatik Mediterraneoraino doan lurraldea, bisitatzeko aukera daukagu, lasai eta arazorik gabe. Lurralde horretan mendetan zehar hainbat herri eta kultura sortu eta bizi izan dira, feniziarrak, besteak beste.
Bi mila urte inguru dira erromatarrak jabetu zirela lurralde horrek nekazaritzarako eta, oro har, bizitzarako zituen ezaugarri klimatiko eta geografiko egokiez, eta urte askoan bertan izan ziren eta hainbat aztarna utzi zituzten, Tipasa, Timgad edo Djemila hiriak, esaterako, Gizartearen Ondare izendatutakoak, eta orain lasai-lasai bisita ditzakegunak.
Erromatarrek utzitako aztarna interesgarri horiek ikusteko aukeraz gain, garatze-bidean dagoen Aljer ikusgarria eta bertako kasbah bisitatuko ditugu, azken hori bere labirinto-itxurako kalezuloekin, Gizateriaren Ondare izendatua izan delarik.
Eta Mediterraneoko kostaldeaz gain, Konstantina hiria ere ezagutuko dugu “zubi esekien hiria”, zalantzarik gabe hiri atsegina eta ikusgarria.
Aljeriarrak ere bisitariak jaso eta herrialdearen izena nazioarte mailan normaltzeko gogo biziz daude, eta ziur egon besoak zabalik hartuko gaituztela.
•Aljer, “Hiri txuria”” • Aljereko Casbah edota alde zaharra • Annaba, Hipponeko herri erromatarra • Guelmako antzoki erromatarra • Constantine, zubi esekien hiria • Timgad, deituriko “Afrikako Ponpeia” • Rhoufiko arroilak • El-Kantarako arroilak • Djemila “ederra” • Tipasa, erromatarren garaiko enklabea itsasoaren aurrean.
Aljerrerainoko hegaldia –Annaba –Constantine –Timgad –Biskra –Setif –Argel –Tipasa –Aljer.
Aljerrera hegaldia Barruko hegaldia Aljer-Annaba. Annabatik Aljerreraino itzultzeko autobus pribatu txiki bateko garraioa. Turista-mailako hoteletako ostatua. Banoako gidaria.
- Aljerrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Barruko hegaldia Aljer- Annaba.
- Aljerian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan.
- Turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke nazional, arkeologia- eremu eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.880 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.