Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goi-lautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendi-ertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen bosgarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530 m), igotzeko asmoa daukagu.
Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goi-lautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.’
Addis Abebatik Gondar hirira hegaz egingo degu,’autobus txiki bat hartu eta trekkinga hasten den tokira joango gara: Sankaber herrira. Trekkinga amaitutakoan, Aksun hiri historikora joko dugu, eta hortik, hegazkinez, Addis Abebara.’Banoako gidaria.
Trekk-egunak: 9
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 1ean/aza. 2an.
Prezioa : 2.010 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.