Mexikoko erdialdeak eta iparraldeak herrialde horren beste aurpegi bat, guztiz bestelakoa, erakusten digute: Gizateriaren kultur ondare diren hiri kolonial ikusgarriak; piramide, atlante, labar-pintura eta petroglifo bidez adierazten diren espainiarren etorreraren aurretiko zibilizazioak; tarasco, huichole edo raramuri indigenen presentzia; iraultzaren inguruko eta pertsonaia historiko ugarien iragan luzea; Mexikoko herri magikoak; eta mundu-mailan ezagunak diren eta hain ezagunak ez diren gune natural ikusgarriak, zeinetan ibiliko garen. Mexikoko barrualdea, Barruti Federaleko hiriburutik Chihuahuaraino zeharkatzen du bidaia honek, eta bidaiaren azken zatian Chepe trenbide mitikoa hartuko dugu, Tarahumara Mendilerroa eta Barrancas del Cobre arroiletako txokoetatik paseatu eta Ozeano Barera iristeko.
• Zocalo, Mexikoko hiriburuko plaza erraldoia • Teotihuacango piramideak • Tulako Atlanteak • Herri Magikoak eta bitxiak • Hiri kolonial ikusgarriak, Gizateriaren ondare izendatuak • Queretaro, Morelia, Guanajuato, San Miguel de Allende, San Luis Potosí... Erresumako harribitxiak • Patzcuaro lakua, Janitzio uhartea eta tarasco indiarrak • Tequila, edari bat baino gehiago • Huasteca Potosina, basoak eta ur-jauziak, natura bizi-bizia • Emilio Zapata, Pancho Villa eta beste iraultzaile batzuen ibilbidea • Organos-eko mendilerroko eta Mexiquillo-ko harkaitzeko egiturak • Chepe tren mitikoa, Chihuahuatik El Fuerte-rainoko ibilbidea • Tarahumara mendilerroa • Creel, Barrancas del Cobre arroilako raramuri-en erdigunea • Ozeano Bareko hondartza.
Mexiko DFrainoko hegaldia–Queretaro–Patzcuaro–Tequila–Guanajuato–San Miguel de Allende–San Luis Potosi–Tamasopo–Real de Catorce–Zacatecas–Durango–Hidalgo del Parral–Chihuahua–Creel–Divisadero–El Fuerte–Los Mochis–Mexiko DF.
Autobus pribatuko bidaia, Mexiko DFtik Chihuahuaraino, bidean hiri kolonialak, natur guneak eta kultur ondareak bisitatuz. Chihuahuan Chepe izeneko tren mitikoa hartuko dugu, eta Creel eta El Fuerte-n gelditu egingo gara, Tarahumara mendilerroko Barrancas del Cobre arroilako bazterrak ikusteko eta indigenen kulturetara hurbiltzeko. Barruko hegaldia: Los Mochis eta hiriburuaren artean. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra joan- etorria Mexiko DFra.
- Barruko hegaldia: Los Mochis- Mexiko DF.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus edo autobus txiki pribatuko garraioa Mexiko DFtik Chihuahuara eta El Fuerte eta Los Mochis artean.
- Bertako Chepe izeneko tren- garraioa, turista- mailakoa: Chihuahua- Creel eta Creel- El Fuerte tarteetarako.
- Furgoneta edo/eta kamionetako garraioa Creel eta inguruko irteeretarako.
- Ibilbidean zehar, turista maila hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Patzcuaro lakua bisitatzeko txalupa pribatuko garraioa.
- Bidaiako asistentzia- asegurua
- BANOAko gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden otorduak.
- Aukeran dauden bisitak, irteerak eta jarduerak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museo, monumentu, arkeologia- eremu eta espazio naturaletarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.