Uharte honen historia duela 165 milioi urte hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako fauna eta flora bilakatuz joan zen: gaur egun ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira.
Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten. Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira.
Madagaskar, hain da zabala eta natur ondare bitxiaren jabea, “zortzigarren kontinentea” deitu izan zaiola.
Asmo handiko bezain zorrotz den ibilbide bat proposatzen dizugu uharte zabal honetako –munduko laugarren handiena- paisaia nagusietako batzuk ezagutzeko aukera emango diguna. Zorrotza diogu erabili beharko ditugun errepide eta bideen egoeragatik eta herrialdeko turismo-azpiegituren maila hasi berriagatik. Ezagutuko ditugun aldeak hauek dira: Mendebaldeko kostalde ezezagun eta sasi basamortukoa, Bemarahako Tsingy urrunak, erdiko lautada idorra (eta batzuetan hotza) eta ekialdeko baso heze tropikala.
• Andasibeako P.N: baso tropikaleko orkideak eta lemurrak • Pangalanesko kanaleko arrantzale eta piraguen giro lasaia • Anjako erreserba komunala, betsileoen lurraldean • Isalo P.N.: oinez • Andavadoakako vezo asentamendua: baobab zuhaitzak badiaren aurrean • Vezo eta sakalava arrantzaleak, hondar zuriko hondartzak, ur turkesak eta artisauen ontziolak, Belo Sur Mer-en • Haitzarteak, basoak, lakuak eta kareharrizko orratzak: Bemarahako Tsingy P.N. • Morondavako baobaben etorbidea.
Antananarivorainako hegaldia – Andasibe P.N. – Pangalaneseko kanala (Ankanin’ny Nofy) – Andasibe P.N. – Antananarivo – Antsirabe – Fianarantsoa – Isalo P.N. – Toliara – Andovadoaka – Manja – Belo sur Mer – Belo sur Tsiribihina – Tsingy Bemaraha P.N. – Moronadava – Antananarivo.
Ostatu mota desberdinak erabiliko ditugu, baina gehienak turista moduko hotel zuzenak izango dira, 2 gau izan ezik, mendebaldeko kostaldetik egiten den ibilbidean.
Batela Panganalesko kanalean. Taldearentzako autobus txiki pribatuak, furgonetak eta lur-mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, azkenak mendebaldeko tartean zehar bidaiatzeko. Barne hegaldia Morondava eta Antananarivo tartean.
Kontrastez beteriko bidaia Indiako Ozeanoko hegoaldean. Oinez eginez, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienak ezagutu ahal izango ditugu; horretarako, oinetako egokiak ekarri behar dira. Banoako gidaria.
- Antananarivorainoko hegaldi erregularra, joan–etorria.
- Barne hegaldia Morondava eta Antananarivo tartean.
- Madagaskarrera sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak, autobus pribatu txiki batean.
- Turista–mailako hoteletan egingo dugu lo (lo egitea eta gosaria prezioaren barruan), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin),19 gau.
- Manja, eta Belo sur Tsiribihina hirietan oinarrizko hoteletan egingo dugu lo, birentzako edo askorentzako geletan eta konpartitzeko bainugelarekin (2 gau).
- Ankanin'ny Nofy–n (Panganalesko kanalean), Ranohiran (Isalo P.N.), Andavadoakan, Belo sur Mer–en, eta Bekopakan (Bemarahako Tsingys P.N.) pentsio erdia (lo egitea, gosaria eta afaria) (9 gau).
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa Antananarivo–Toliara eta Antananarivo–Brickaville–Antananarivo tarteetako ibilbideetarako.
- 4x4 motako ibilgailuetako garraioa Toliara P.N. Tsingy Bemaraha–Morondava tartetarako. Gehienez 4 bidaiari ibilgailuko.
- Furgoneta pribatuak Brickaville–Manambato–Brickaville tarterako.
- Toliara eta Bemarahako Tsingy P.N.–Bemaraha–Morondava arteko ibai–zeharkaldietarako transbordadoreak.
- Panganalesko kanalean, Manambato–Ankanin'ny Nofy–Manambato nabigatzeko txalupa.
- Bisitatuko ditugun parke nazionaletako sarrerak, baimenak eta tokian tokiko gidariak.
- Bidaiako asistentzia–asegurua.
- Eskupekoak*(ikus oharra baldintza–orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barne” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Ibilbidean zehaztu gabeko museo, monumentu, herrixka eta naturguneetarako sarrerak.
- Aire–tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barne” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 2* / abu. 1* / ira. 3 / urr. 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik
Oharra : Uztaila eta abuztuko irteerek Bilbotik irtetzeko eta Bilbora itzultzeko aukera dute.
Prezioa : 4.120 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.