Foto Ladakh eta Kaxmir Himalaiako herriak eta paisaiak “Zanskar bailaran barrena”

Ladakh eta Kaxmir
Himalaiako herriak
eta paisaiak
“Zanskar bailaran barrena”

Ladakh eta Kaxmir
Himalaiako herriak
eta paisaiak
“Zanskar bailaran barrena”


Begira ezazu Indiako mapan eta segituan erreparatuko diozu iparraldeko ertzaren inguruan Himalaiako gailurrek inguratzen duten itsasorik gabeko penintsula itxurako lurraldeari. 

Eskualde menditsu horretan daude Kaxmir eta Ladakh. Budismoa, hinduismoa eta islamismoa lasai bizi diren herrialdea, Himalaiaren oinetan. Amritsar eta bertako urrezko tenplua –sikhen toki sakratua– bisitatuz hasiko dugu bidaia. 

Iparralderantz hurbiltzen garen heinean, paisaia lehorra, idorra… da, baina airea garden-gardena da: Ladakhen gaude. Eskualde hau da budismoaren izpiritu zaharra ondoen gorde duena, eta, adibide gisa, bertan daude monasterio handiak nagusiak. 
Pista berri bat eraikitzeak Zanskar harana zeharkatzeko aukera ematen digu, Ladakh barruko urruneko eskualdea, bidaiari interes handiko osagaia dakarkiona, baina, aldi berean, 
GOGORTASUN HANDIKOA.

Ladakh atzean utzi eta mendebalderantz egingo dugu, Kaxmir eskualdera. Ia 4.000 metroko garaiera duen mendiko mendate batek bi munduren arteko mugarena egiten du. Kontrastea ikaragarria da: paisaia lehorra eta idorra alde batera utzi eta Kaxmirren baso berdeak eta lakuak ikus ditzakegu. Enperadore mogolek toki horretantxe eraiki zituzten beren udako jauregiak.

Paisaia eta kultur aniztasuneko bidaia. Hemen ez dago Indian aurki dezakegun erosotasun-mailarik, eta egia esan kostatu egingo zaigu sinistea Indian gaudela.

Interesguneak

• Amritsar eta bertako urrezko tenplua • Dharanshala, Dalai Lamaren egoitza • Manali eta baso berde-berdeak • Rohtang La, bi munduren arteko muga • Tsokar eta Tsomoriri lakuak, urrutiko edertasun soila • Leh, Himalaiako monasterioak eta bazarrak • Alchi eta bere freskoak • Lamayuruko monasterioa • Urrutiko Zanskar Harana, bere herri eta monasterioekin • Phuktal monasterioaren kokapen ikusgarria • Sonamarg, Kaxmir berdea • Dal lakua eta ur-gaineko hotelak • Srinagar, mogolen lorategiak eta lakuak

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia –Amritsar –Dharanshala –Manali –Rohtang La –Keylong –Baralacha La –Tsokar lakua –Tsomoriri lakua –Leh –Lamayuru –Zanskar harana –Karsha –Padum –Pukthal –Padum –Kargil –Sonamarg –Dal lakua –Srinagar –Delhi.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau gogor xamarra da, egoera txarrean dauden errepideetan ibiliko gara ia ibilbide osoan, batzuetan garaiera handiko baso bideetan, eta 4.000 metrotik gorako garaierara ere iritsiko gara, eta hori guztia kontuan hartzekoa da. Ibilgailu-egun batzuk oso luzeak izango dira.

Lo egiteko tokiak eta, era guztietakoak. Hotel erosoak, aterpetxe errazak eta oinarrizko hotel batzuk ere erabiliko ditugu. Srinagarren, ur gaineko hotel ezagun eta erosoetan hartuko dugu ostatu.

Bidaia hau ez da, beraz, erosotasunei dagokienez “luxuzko” bidaia horietakoa. Baina mendiko paisaiak eta herrixketako bizimodua atsegin dituzten bidaiarientzat aparteko bidaia izan daiteke, halako paisaietatik ibiltzeak deserosotasunak ahantzarazteko bidea ematen baitu. Bidaiak merezi du, benetan. Garai hau da Himalaiako inguru hauetatik ibiltzeko sasoirik hoberena, udako montzoi-garaitik kanpo. Oro har, klima lehorra eta zeru gardenak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Delhirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Srinagar- Delhi barruko hegaldia.
    - Indian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Delhi- Amritsar arteko trena, aire girotuarekin.
    - Amritsar- etik Srinagar- erainoko garraioa, auto pribatuetan.
    - Turista- motako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin), Delhi, Amritsar, Dharansala, Manali,Jispa, Leh, Lamayuru, Padum eta Kargilen.
    - Kanpamentu xume finkoetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), Tsokar eta Tsomoririn. 
    - Srinagar hirian, ur gaineko hoteleko egonaldia (pentsio erdian).
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 2 / abu. 2 / ira 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ladakh eta Kaxmir
Himalaiako herriak eta paisaiak “Zanskar bailaran barrena”
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT