Kazakhstango estepetatik nabigatuz, itsasoz, basamortuz, taigaz eta mendiz inguratutako lurralde baten handitasunaz ohartzen gara. Kazakhstanek larruz estalitako zaldizko zakarren irudiak ekartzen dizkigu gogora, aurpegia haizeak, eguzkiak eta elurrak urratuta.
Kazakhstan herrialde ezohikoa eta mendebaldeko bidaiariarentzat guztiz ezezaguna da, bere tradizioez harro dagoen herria, irazki sobietarrak bahetutako islama duena eta alderdi askotan jarrera moderno eta europarra duena.
Estepa nonahikoa izan arren, Kazakhstan naturagune neurgaitzez gainezka dago, eta espazio horiek kultura-ondare ezezagunarekin gurutzatzen dira, eta kanpora begira erakusleiho bihurtutako Almaty eta Astana hiriburuen modernotasun izugarria. Mangystauko basamortutik, Kaspiar itsas ertzean, ia-ia Txinako mugaraino, dena elkartzen da zalantzarik gabe bestelako bidaia bat eskaintzeko.
• Antzinako hiriburua, Almaty, Europako txoko bat Erdialdeko Asian • Aktauko mendi koloretsuen paisaia estralurtarra eta Katutauko sumendia • Zharkent eta bere ezohiko meskita • Sharyngo P.N. eta bere harrizko formazioak • Mangystauko idortasuna Kaspiar itsasoan • Beket Ata eta lurpeko meskitak • Tuzbaireko laku gaziaren magia • Ustyurt–eko goi-ordokia Bozzhirako haranetik • Astanan gauzatutako gehiegikeria eta xahuketa.
Almatyrainoko hegaldia – Altyn-Emel P.N.a – Aktau eta Katutau mendiak – Zharkent – Sharyn P.N.eko arroilak – Kolsay eta Kaindy lakuak – Aktau – Sultan Epe – Shakpak Ata – Torish harana – Airakty harana – Jilshy – Sherkala – Tuzbair – Bozzhira – Aktau – Astana.
Almaty eta Mangystau lur orotako ibilgailuetan garraioa. Autobus txikiko garraioa aire girotuarekin gainerako ibilbidean zehar. Ostatuen maila zuzena da: oro har, turista–mailako hotelak dira. Almaty, Zharkent, Sorbulak, Aktau eta Astanan, turista–mailako hoteletan hartuko dugu ostatu (9 gau). Almaty eskualdean pentsio osoan hartuko dugu ostatu oinarrizko guesthousetan (4 gau). Mangystau eskualdean pentsio osoa izango dugu, lau/bost pertsonentzako yurtetan (2 gau) eta mendi denda indibidualetan (3 gau). Banoako gidaria.
- Turkish Airlinesen nazioarteko hegaldia, Almatira joan eta Astanatik itzuli.
- 2 barne hegaldi: Almaty–Aktau eta Aktau–Astana.
- Aireportu eta hotelen arteko joan–etorriak.
- 4x4 ibilgailuetan garraioa Almaty eta Mangystau eskualdeetan.
- Autobus txikiko garraioa gainerako ibilbidean zehar, aire girotuarekin.
- Almaty, Zharkent, Sorbulak, Aktau eta Astanan, ostatua turista–mailako hoteletan, bainugela duten logela bikoitzetan, gosaria barne (9 gau).
- Almaty eskualdean, Bashin eta Satyn oinarrizko guesthousetan lo egingo dugu, pentsio osoan (4 gau).
- Kagiozen, ostatua lau/bost pertsonentzako oinarrizko yurtetan, komunak partekatuak eta pentsio osoan (2 gau).
- Mangystau eskualdean, pentsio osoko akanpalekua mendi dendetan (3 gau).
- Parke nazionaletarako sarrerak eta tasa ekologikoak.
- Bidaiako laguntza–asegurua.
- Eskupekoak (ikusi oharra baldintzen orrian).
- Kazakhstango gidariak.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, "Prezioaren barne" atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo, monumentu, baita garraiorako eta aukerako jardueretarako sarrerak.
- Aireko tasak.
- Baldintza–orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- "Prezioaren barne" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 19 egun.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: maiatzaren 6tik 24ra.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.860 € + aire tasak*.
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.