Denok daukagu Japoniari buruzko irudiren bat buruan, antzinako geishen eta tradizioen imajinak gogora ekartzen dizkiguna edota zientzia fikziozko filmetako balizko etorkizuneko mundura garamatzana. Horixe da, hain zuzen ere, gaurko Japonia: tradizioaren eta modernitatearen arteko gurutzaketa perfektua.
Bisitariak maitemindu ohi dituen herrialdea da Japonia: naturaren edertasunaz, arkitektura-ondare aberatsaz edota tradizio handiko gastronomiaz gozatu nahi dutenak, esaterako. Halere errealitateak gainditu egiten du buruan eduki genezakeen imajina. Japoniak etengabe harrituko gaitu, antzinako tradizio aberatsei eusten jakin izan duen kultura bitxia, bakarra, duelako.
Honshu uhartea bisitatu, esaterako, eta Japoniako aurpegietako batzuk ikustea, iragana, oraina eta etorkizuna ederki uztartzen dituen herrialde harrigarria. Tokio liluragarrian helduko diogu ibilbideari, egungo Japoniako gizartearen kontradikzioak ezagutzeko aproposa. Gero Japoniako santutegi ederretako batzuk biltzen dituzten eta oinez egiteko oso egokiak diren Nikkoko baso zabaletan ibiliko gara. Uhartearen erdialdera joko dugu ondoren, “Japoniako Alpeetara” hain zuzen ere, naturaz eta herri txiki eta antzinako probintzia-hiriburuetako shogun eta samuraien garaietako pasaien edertasunaz gozatzeko. Japoniako Itsasoko kostaldean dagoen Kanazawa bisitatu ondoren hegoalderantz egingo dugu berriro, Koya-Sanera, Japoniako monasterio zaharren multzorik handiena ikusteko. Hor gauez hilerria bisita daiteke, iluntasunean itxura berezikoa, eta gero iragan aberatseko eta egun kultur hiriburua den Kiotorantz abiatuko gara. Kostaldetik aurrera egingo dugu abiadura handiko trena hartuta, bigarren mundu gerratean zoritxarrez hain ospetsu bilakatu zen Hiroshima hiriraino. Hegoaldeko Kyushu uhartea gertu daukagula aprobetxatuta, uharte txiki hori ezagutu ahal izango dugu, eta bertan Aso-San mendiko sumendia. Hortik Tokiora itzuliko gara, ekialdeko herrialde zoragarri horri “hurrengora arte” esateko.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 2an/urr. 3an.
Prezioa : 4.380 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.