Foto Hokkaido Japoniako iparraldeko  parke nazionalak

Hokkaido
Japoniako iparraldeko
parke nazionalak

Hokkaido
Japoniako iparraldeko
parke nazionalak

  Hokkaido Japoniako bigarren uharterik handiena da eta japoniarrentzat betidanik izan da toki enigmatiko bat, herrialdeko azken muga, zibilizaziotik urruti, eta naturarekiko harremanetan bizi zen ainu etniaren bizilekua. Etnia horrek Ainu Moshiri (Gizakion uhartea) izena jarri zion uharteari. Japoniarrak XVII. mendearen inguruan hasi ziren iristen, baina Meiji deritzon aldira arte ez zen gertatu ainu etniakoak beren lurraldean atzerritar sentiaraziko zituen benetako kolonizazio prozesurik.

Gure ibilbidean Japoniako alderik ezezagunetako batzuk, hiri nagusietatik urrun daudenak, bisitatuko ditugu. Uharte nagusiaren iparraldeko eskualdetik, Tohoku eskualdetik, hasiko gara. Paisaia menditsuak eta ondare aberatsa: tenpluak, gazteluak, samuraien antzinako auzoak, feudalismoaren garaikoak. Handik Hokkaido uhartera, Japoniako artxipelagoko bigarren uharterik handienera. Uharte honetan naturaren indarrek mendetan zehar lur berezi bat moldatu dute, bakarra, ondoko Siberiaren itxurako paisaia lehorrak eta  sumendiz beteriko paisaia menditsuak tartekatzen dituena.  Trenez edo autobusez errepide bakartietan barrena, edo oinez parke nazional ikusgarrietan (sumendiak, baso berdeak, ur turkesako lakuak, itsaso urdinak inguratutako uharteak…) egiaztatu ahal izango dugu antzinako ainu etniaren bizileku izan zenak ondo eutsi diola garai batean ainuek begirune handiz zaindu izan zuten naturaren edertasunari.

Atzerritar gutxik bisitatu izan duten Japoniako eremu berezi bat ezagutzeko bidaia honetan naturaren edertasuna izango da nagusi: kontrastez beteriko paisaia ikusgarriak, fauna eta landaretza aberatsak… Zalantzarik gabe, Japoniako beste alderdi bat, bestelako itxura bat ezagutzeko bidaia bat.

Interesguneak

  • Tokio, Japoniako megalopolia • Matsushima uharteak, berrehunetik gora, bista ikusgarriekin • Hiraizumiko tenplu zaharrak •  Kakunodateko samuraien antzinako etxeak •  Tazawa lakuaren inguruko paisaia menditsuak • Hakodate dotorea • Bizirik dagoen Usu-zan sumendiko kraterretik inguruko edertasunari begira • Sapporo, modernitatearen ikurra •  Rebun-to eta Rishiri-to, urrutiko uhartea •  Daisetsuzan P.N.ko sumendiak, ur-jauziak eta udazkeneko koloreak • Shiretoko P.N.ko basoak, hartza askoren bizileku • Akan P.N.ko lakuak eta sumendiak.

Ibilbidea

  Tokiorainoko hegaldia –Sendai –Kakunodate – Hakodate –Sapporo –Rebun-to eta Rishiri-to uharteak –Daisetsuzan P.N.–Shiretoko P.N. – Akan P.N. –Tokio.

Zenbait datu interesgarri

Bidaiaren lehen zatian trena erabiliko dugu eta bigarrenean, berriz, autobusa Hokkaidoko parke nazionaletako batzuk bisitatzeko. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, baita Japoniako ostatu tradizionaletan ere, minshuku-etan, tatamiak erabilita. Parke nazionaletan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tokiorainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Sapporo eta Tokio arteko hegaldi erregularra
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Asahikawa ea Sapporo arteko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
  • - Tokio eta Asahikawa arteko garraio, trenean.
  • - Rishiri-to eta Rebun-to uharteetarako ferrya.
  • - Tokio, Sendai, Kakunodate, Sapporo, Asahikawa, Sounkyo eta Abashiri, turista-mailako hoteletako egonaldia Lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
  • - Rishiri-to, Rebun-to eta Akan Kohan-em minshuku–etan lo egitea (ikusi ostatuaren atala).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
  • - Monumentu eta museoetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, irai. 2an.

Prezioa : 4.220 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Hokkaido
Japoniako iparraldeko parke nazionalak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT