Omandar nabigatzaileek X. mende inguruan jada "Ilargiaren Uharteak" izena erabiltzen zuten Indiako Ozeanoko urrutiko bazter honetako uharte hauek izendatzeko.
Mendetan zehar arabiar eta indiar merkatariek, Persiako sultanek, malaysiar nabigatzaileek, Madagaskar eta Portugaleko piratek edota Afrikako esklaboek beren ukitua eman diote Mozambikeko kanalean, Madagaskarreko iparraldetik gertu dagoen sumendi jatorriko artxipelago txiki honi. Inguruko Seychelleak eta Maurizio uharteetako luxuzko turismoak nolabait ezkutatu egin ditu Komore uharteak, erdi ahantzitako paradisu horretan. Egun Komoreen Batasuneko Estatua osatzen dute uharteok.
Eta horixe dirudite, denboraren tunelean geldirik geratutako artxipelagoa. Artxipelago biztanleak arabiar eta swahili jatorrikoak dira, oso atseginak, turismoak ustiatu gabeko eremu natural zoragarrian.
Uharte hauek sorpresa ugari gordetzen dituzte: Moheli uharte txikiko itsas erreserba, eta bertako basoetako Livingston motako saguzarrak, uharteko saguzar erraldoi endemikoak; Anjouan uharte menditsuko paradisu itxurako hondartzak eta plantazioak; Karthala sumendia, planetan bizirik dauden artean handienetakoa; eta dena Afrika kontinentaleko giroko herrixka eta erritmoen artean.
Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz 1ean.
Prezioa : 2.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.