Foto Indiako hegoaldea Azpikontinente  baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak

Indiako mitologiaren arabera, hinduismoaren Vishnu jainkoa hamaika aldiz berpiztu eta hamaika era ezberdinetara etorri izan da lurrera. Berpizte horietako bakoitzari "avatar" (euskaraz “gorabehera”) deitzen zaio. Modu berean agertzen zaigu Indiako kontinentea, hamaika paisaia eta kultur ezberdinen bidez.

Iparraldea ezagutzen dutenei, Indiako hegoaldeak bestelako paisaiak eta denbora eskainiko dizkie, askoz lasaiago bizi diren herrixkak eta pertsonak. Baina ibilbide hau Indiako azpikontinentearekiko lehen harremana denentzat, India zaharraren aniztasuna eta bertako ondare historikoa, naturala, artistiko eta kulturala aipatu beharko genituzke.

Mumbai erraldoitik abiatuta, trena hartu eta goiko lurretan dagoen Godavari haranera egingo dugu jauzi, bertako Ajanta eta Ellora kobazuloak bisitatzeko. Ondoren beherantz egingo dugu, hegoalderantz, Wenster Ghats mendikatearen eta Deccan goi-lautadaren arteko lautada zabaletan zehar, azpikontinenteko historia aberats honen lekuko ikusgarri ugari gordetzen dituen eskualde zabalean zehar: Bijapur-eko musulmanen ondarea, Badamiko chalukya etniaren arkitektura, Vijayanagara inperioaren hondakin arkeologiko ikusgarriak, Halebid eta Belur hirietako hoysala erregeen eraikinak... Tropikoko atea den eta sandalo-loreen usaina duen Mysore hirira iritsi arte.

Ondoren kostaldean dagoen Malabar eskualdeko Cananor hirira jaitsiko gara, espezia, palmondo eta hondartzen paisaietako Indiara: Kerala eta Tamil Nadu, nortasun handiko eta urte askotako kultura duten bi estatu. Kanal lasaiak, arrantzaleen herrixkak, paisaia tropikalak, hiri kaotikoetan eraikitako tenplu ikusgarriak, gure ibilbidearen azken tartea, lasaiagoa, markatuko duten paisaiak.

Interesguneak

• Mumbai, Indiako atea • Ajanta eta Ellora: harkaitzetan landutako fantasia • Keralako backwater-ak: Laquedivas artxipelagoko itsasoari begira dauden kanal eta palmondoen arteko ur-gaineko etxeak • Mysore: jauregiak, zeta, sandaloa eta kannada hizkuntzaz mintzo den kultura • Tamil Naduko tenpluak: Chidambaram, Mahabalipuram, Tanjore, Madurai... hinduismoaren adierazpen arkitektoniko ikusgarriak • Hampi, Garaipenaren Hiria, berrehun urtez hinduismoaren gotorlekua • Kanyakumari, Comorin Lurmuturra, Indostango hiru itsasoen uren elkargunea. 

Ibilbidea

Mumbairainoko hegaldia –Ajanta –Aurangabad –Ellora –Bijapur –Badami –Hampi –Hassan –Mysore –Cananor –Cochin –Backwaters –Kovalam –Kanyakumari –Madurai –Tanjore –Pondicherry –Mahabalipuram –Chennai (Madras).

Zenbait datu interesgarri

Taldearentzako autobus pribatu bat (aire girotuarekin), ibilbide osorako. Keralako barruko lakuetan (backwater-ak) gau bat emango dugu egokitutako txalupa tradizional (kettuvalam) batean. Mumbai-Jalgaon tarterako trena (literetan, aire girotuarekin) eta Cananor-Cochín tarterako (eserlekuetan, aire girotuarekin). Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Lufthansaren hegaldi erregularra, haranzkoan Mumbaira eta itzulera Chennaitik.
    - Indian sartzeko bisatua.
    - Aireportu edo tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osorako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin).
    - Mumbai- Jalgaon tarterako trena (literetan, aire girotuarekin).
    - Cananor- Cochin tarterako trena (eserlekuetan, aire girotuarekin).
    - Bijapur eta Cananor- en hiru gau oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Gainontzeko ibilbidean turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Kettuvalam izeneko txalupako bidaia, birentzako geletan bainugelarekin eta pentsio osoan: gau bat.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 26 egun

Taldea: 8 eta 18 pertsona bitartekoa + gidaria.

Egunak: urr. 3. / urr. 31.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako hegoaldea
Azpikontinente baten gorabeherak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT