Foto Ekialdeko India Brahamanak, lamak eta xamanak

Ekialdeko India
Brahamanak, lamak eta xamanak

Ekialdeko India
Brahamanak, lamak eta xamanak

Indiako ekialdea mendebaldeko turismotik kanpo dagoen aldea da, azpikontinente honen erakargarritasun ugari biltzen baditu ere: tribuen herrixkak, hiri sakratuak, arkitektura bitxi eta bakarreko tenplu zahar-zaharrak, baso primarioak edo birjinak eta Himalaiak mendietako gailurrak, parke nazionalak eta biosfera-erreserbak, hiri kaotikoak, te-plantazio zabalak, hondartza amaiezinak… eta Brahmaputra ibaia, Asiako luzeenetakoa eta sakratuenetakoa.

Azaroa aukeratu dugu Indiako mapako ertz hau ezagutzeko, zeregin horretarako hilabete guztiz egokia delako, montzoiaren eraginetik kanpo.

Kalkuta, Indiar Batasuneko benetako kultur hiriburua, izango da bidaiaren abiapuntua eta helmuga. Ondoren, Orissa estatua ezagutuko dugu, hinduismoaren eta adivasi edo tribuen kulturen eraginpean dagoen estatua.

Bigarren zatian, berriz, Assam estatura joango gara: te-plantazioak, Kazirangako P.N., Brahmaputra ibaiaren inguruko lur emankorrak… eta Arunachal Pradesh estatura: “Egunsentiko Mendien” lurra, Eguzkia eta Ilargia (Donyi-Polo) gurtzen dituzten tribuen kulturak eta paisaiak… Eta Himalaietako basoz inguratutako urrutiko bailaretatik, Galo edo Mignon, esaterako, Tibeteko Tawang-eko goi-bailarara joko dugu, monpen eta lama budisten lurretara.

Antzina bide askoren bidegurutzea izandako eta egun Tibet, Txina, India eta Birmania arteko muga diren lur horien aberastasun natural eta etnikoa gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Interesguneak

• Kalkuta, Indiako kultur hiriburua, hiri jendetsua, kontserbadorea eta harroa, bizi-bizia, parekorik ez duena • Tawang bailara handia eta Monpa Herrialdea, Tibeten zati bat, erdi ezkutuan, 6.000 metroko mendikateen artean • Konark: Orissako eguzki-tenplua, gizateriaren ondarea • Kaziranga P.N., Himalaiako ekialdeko bioaniztasunaren erreserbarik handienetako bat • Majuli, Asiako ibaietako uharterik handiena • Puri eta Jagannath tenplua, hinduisten erromesen bide sakratuaren azpikontinenteko ipar-ekialdeko ardatza • Goi Subansiriko aniztasun etnikoa: galo herrixka zoragarriak, baso eta gailur ederren artean kokatuak • Assam: te-plantazio zabalak • Brahmaputra ibaia, Asiako luzeenetakoa eta Indiako sakratuenetakoa.

Ibilbidea

Kalkutarainoko hegaldia –Puri –Bhubaneswar –Dibrugharh –Pasighat –Along –Majuli–Kaziranga P.N. –Nameri –Dirang –Tawang –Bomdila–Rupa-Orang P.N. –Guwahati –Kalkuta.

Zenbait datu interesgarri

Kalkuta eta Orissan, autobus txiki bat erabiliko dugu garraiobide. Ipar-ekialdean, ibilgailu pribatuak eta barruko hiru hegaldi hartuko ditugu. Kalkuta-Puri artean, literadun trena. Kalkuta, Orissa eta Assamen, ostatu nahiko egokietan egingo dugu lo. Aruchanaleko ibilbidean, azpiegitura eskasagoa izanik, establezimendu xumeagoetan hartuko dugu ostatu. Kontraste handiko lurrak zeharkatzen dituen ibilbidea, Indiar Batasuneko eskualderik ezezagunetako batzuk gurutzatuko dituena, mendebaldeko turista gutxi hartu ohi dituztenak. Ibilbidearen zati bat oso egoera txarrean dauden mendi-errepideetan barrena igaroko da. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kalkutarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean
    - Barruko hegaldiak: Bhubaneswar- Kalkuta, Kalkuta- Dibrugarh eta Dibrugarh- Kalkuta.
    - Indian sartzeko bisatua.
    - Aireportu, tren- geltoki eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Puri eta Bhubaneswar- eko bisitetarako autobus pribatu txiki bateko garraioa.
    - Assam eta Arunachal zeharreko ibilbiderako Toyota Innova motako ibilgailuetako garraioa (gidariarekin).
    - Kalkuta- Puri arteko trena, literaduna (aire girotuarekin).
    - Kalkuta, Puri, Bhubaneswar, Kaziranga eta Dibrugarh- en, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribaturekin) (9 gau).
    - Along, Majuli, Dirang eta Tawang- en, oinarrizko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribaturekin) (3 gau).
    - Pasighat, Bomdila eta Orang P.N.an, mailako xumeko hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribaturekin) (9 gau).
    - Namerin, kanpamendu finkoetan egingo dugu lo, birentzako dendetan (bainugela pribatuarekin), ohetan lo eginez (lo egitea eta gosaria) (gau 1).
    - Hoteletako egonaldien barruan lo egitea eta gosaria daude sartuta, Kaziranga P.N.an izan ezik, hor egonaldia pentsio erdian izango baita (lo egitea, gosaria eta afaria).
    - Kaziranaga P.N.ko sarrerak, jeepeko ibilbide bat eta elefante gaineko beste bat.
    - Arunachal Pradesh- eko bidaia- baimenak (RAP)
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Ipar- ekialdeko ibilbidean, tokiko gidaria, ingelesez dakiena.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. aza. 1ean.

Prezioa : 3.480 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ekialdeko India
Brahamanak, lamak eta xamanak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT