Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak.
Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen (IV. mendean) eta hortik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago, Horrez gain, mendietako paisaiak ikusgarriak dira.
• Tbilisi, mila urtetik gorako historia duen hiria • Kazbegi eta Georgiako militarren errepide famatua • Msjeta eta Georgiako katedralik garrantzizkoena • Haghpat eta Sanahin, monasterio zaharrak, hauek ere gizateriaren ondarea izendatuak • Yerevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Echmiadzin, antzina zentro espiritual handia izandakoa • Geghard, XIII. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea.
Tbilisirainoko hegaldia –Tbilisi –Kazbegi –Msjeta –Tbilisi –Haghpat –Sanahin –Yerevan –Echmiadzín –Geghard –Garni –Noravank –Goshavank.
Tbilisirainoko hegaldia (joan-etorria). Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bi hiriburuetan ongi kokatutako hoteletan hartuko dugu ostatu. Ibilbideak errepide berak errepikatzera behartuko gaitu. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, Tbilisirainoko joan- etorria.
- Hotel eta aireportuen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bat ibilbide guztian.
- Tbilisi eta Yerevan hirietan, lo egitea eta gosaria turista- mailako hoteletan, birentzako geletan (bainugelarekin).
- Dilizhan hirian, aterpetxe batean lo egitea (gosaria barne).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus oharra baldintza- orrian).
- Georgian, bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 12tik 21era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.840 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.