Antzinako Abisiniako lurretan zehar iraupen luzeko bidaia bat egiteko aukerari eusten diogu: Etiopia ahalik eta sakonen ezagutzeko ibilbidea prestatu dugu.
#Lehen bi asteetan hegoaldea eta ekialdea ezagutuko ditugu lurmota guztietarako ibilgailuak erabiliz: natura, kultura eta etnologiaren ikuspegietatik interes handiko lurrak, lur horietan sortu zen behin gizakumea. Rift Valley zeharkatuko dugu, Omo ibiaren inguruko herrietako bizimodua ezagutu eta, Bale mendietako gailurren ondotik, Hara izeneko hiri debekaturaino iristeko asmoa dugu.
#Iparraldean autobus txiki bat hartu eta Etiopiako lautadan sartuko gara, Afrikako kontinenteko paisaiarik ederrenetariko bat ikusteko: 4.000 metrotik gorako mendiak, zerua ukitzeko ahaleginetan. Bidean kolorez eta hotsez beteriko azokak topatuko ditugu, amhara, tigre, oromo eta afar etnien saltoki ikusgarriekin. Horrela antzinako Abisiniara iritsiko gara, historian zehar ezagunagoa izan den baina egun gure artean parekorik ez duen kristautasun mota batekin topo egiteko: Etiopiako eliza ortodoxoa.
Oharra: Abuztuan Bilbotik irteera dago.
Interesguneak
• Bale mendiak eta Afrikako goimendietako fauna eta paisaiak • Hilarriak, elizak eta monasterioak: Axum, Saba erresuma zaharreko hiriburua izan zena • Etnia omotikoen bizimoduak: hammer, karo, mursi, konso... • Lalibela, eliza monolitiko ikusgarriekin • Danakilho basamortuko paisaiak, afar etniaren lurraldea • Mendietako gailur handien inguruko paisaia ikusgarriak: Simien mendiak • Tiss Abey: Nilo Urdinaren urjauziak • Tana lakuko eta Gondarreko eliza ortodoxoak • Batiko azoka, basamortuko eta goiko lurretako etnien topalekua • Harar, Etiopiako islamaren hiri santua.
Hegoaldean, lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta hoteletan eta kanpalekuetan egingo dugu lo (pentsio osoan). Iparraldean, autobus txiki bat eta lo egiteko toki hobeagoak. Barruko hegaldia: LalibelaAxum. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
Barruko hegaldia: Lalibela- Axum.
Etiopian sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Hegoaldeko ibilbidean: garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
Gainerakoan: garraioa, autobus pribatu txiki batean.
Chamo eta Tana lakuetako eta Omo ibaiko txalupak.
Turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin): Addis Abeba, Langano, Arba Minch, Lalibela, Axum eta Gondar hirietan.
Hotel xume baina eroso eta garbietako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin): Awash eta Bahar Dar hirietan.
Oinarrizko hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin): Jinka, Sodo, Goba, Nazareth, Haran, Voldiya eta Debark hirietan.
Oinarri- oinarrizko mendi- aterpetxeako egonaldia (pentsio osoa), gela kolektiboetan (litera edo kamainetan): Bale Mendietako P.N.an.
Logia/Semeran, gau bat oinarri- oinarrizko ostatuan, birentzako geletan eta konpartitzeko bainugelekin (lo egitea eta gosaria).
Turmin, bi gau birentzako bungalowetan (bainugelarik).
Hegoaldean kanpalekuetako 2 gau; Kanpalekuetako gai guztiak barne.
Turmi aldean eta Mago eta Omo P.N.etako egonaldia (pentsio osoa).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
“Preziotik kanpo” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
Herrixka, azoka, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak.
Argazkiak atera eta filmatzeko baimenak.
Lozakua.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 1ean/uzt. 30ean/ira. 2an/urr. 2an/aza. 1ean.
Prezioa : 3.110 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?