Antzinako Abisiniako lurretan zehar iraupen luzeko bidaia bat egiteko aukerari eusten diogu: Etiopia ahalik eta sakonen ezagutzeko ibilbidea prestatu dugu.
Lehen bi asteetan hegoaldea eta ekialdea ezagutuko ditugu 4x4 motako ibilgailuak erabiliz: naturaren eta etnologiaren ikuspegitik interes handiko lurrak, lur horietan sortu zen behin gizakumea, gure espeziea. Rift Valley zeharkatuko dugu, eta Omo ibaiko haraneko etniak ezagutuko ditugu, ondoren Bale mendietako gailurretara igotzeko. Jarraian, Bale mendiak eta Amhara mendikatea bereizten dituzten bailaretan zehar, Harar izeneko hiri debekaturaino iristeko asmoa daukagu.
Iparraldean autobus txiki bat hartu eta Etiopiako lautadan sartuko gara, Afrikako kontinenteko paisaiarik ederrenetariko bat ikusteko: 4.000 metrotik gorako mendiak, zerua ukitzeko ahaleginetan. Bidean kolorez eta hotsez beteriko azokak topatuko ditugu, amhara, tigre, oromo eta afar etnien saltoki ikusgarriekin. Horrela antzinako Abisiniara iritsiko gara, historian zehar ezagunagoa izan den baina egun gure artean parekorik ez duen kristautasun mota batekin topo egiteko: Etiopiako eliza ortodoxoa.
• Bale mendiak eta Afrikako goi-mendietako fauna eta paisaiak • Etnia omotikoen bizimoduak: hammer, kara, mursi, konso... • Lalibela, eliza monolitiko ikusgarriekin • Tiss Abey: Nilo Urdinaren ur-jauziak • Tana lakuko eliza eta monasterio ortodoxoak • Batiko azokak, basamortuko eta goiko lurretako etnien topalekua • Gondar, Afrikako Camelot • Harar, Etiopiako islamaren hiri santua.
Addis Abebaraino hegaldia –Arba Minch –Konso –Turmi –Omo P.N. –Mago P.N. –Jinka –Sodo –Bale Mendietako P.N. –Sheik Hussein –Asebe Teferi –Harar –Awash P.N. –Kombolcha –Woldiya –Lalibela –Bahar Dar –Gondar –Addis Abeba.
Hegoaldean, 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu; iparraldean, berriz, autobus txiki bat. Maila ezberdinetako hoteletan eta bungalowetan egingo dugu lo, eta hegoaldean gau bat kanpalekuan. Omo eskualdean eta Sheik Husseinen, pentsio osoan. Barruko hegaldia: Gondar-Addis Abeba. Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko hegaldia: Gondar- Addis Abeba.
- Etiopian sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Hegoaldeko ibilbidean: garraioa 4x4 motako ibilgailuetan, 2. egunetik 12. egunera. Gehienez, lau bidaiari ibilgailuko.
- Gainerakoan: autobus pribatu txikiko garraioa.
- Chamo eta Tana lakuetako txalupak.
- Addis Abeba, Arba Minch, Sodo, Harar, Voldiya, Kombolcha,Lalibela, Bahar Dar eta Gondar hirietan, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (12 gau).
- Konso, Turmi, Jinka, Goba, eta Asebe Teferi hirietan, hotel xume baina eroso eta garbietako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin) (8 gau).
- Sheik Husseinen (gau bat), kanpatuta lo eginez, kanpatzeko gai guztiak barne, (lo- zakua izan ezik).
- Awash- en, hotel xume, eroso eta garbi batean hartuko dugu ostatu hiru edo laurentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria) (gau 1).
- Pentsio osoa 2. egunetik 14. Egunera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikusi oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka- areto, parke nazional, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Iraupena : 24 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abu. 5 / ira. 30.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 3.850 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.