Nepaleko ipar-mendebaldean dago Dolpo eskualdea, Daulagiri eta Kanjiroba gailurren artean sartuta. Dolporaino iristeko aukera bakarrak: hegazkinez edo oinez, ibilbide luzea eginda. Kultura aldetik tibetarrekin oso lotuta daude Dolpoko biztanleak eta oraindik badira eskualdean budismoaren aurretiko "Bon" erlijio zaharreko jarraitzaileak.
Lur gogor eta lehorreko eskualdea izanik, ez dira behin ere euren burua hornitzeko gai izan. Seguruen horrek eraginda, bertako biztanleak betidanik ibili izan dira, Mustang haraneko biztanleen antzera, gatzaren merkataritza-jardueretan. Gatza Tibetetik ekarri ohi zuten, bide luzea oinez eginda, eta Nepaleko beheko haranetan saldu.
Gaur egun eskualdearen zatirik handiena Shey Phoksundo Parke Nazionalaren barruan dago sartuta. Iristeko zailtasunez beteriko eskualdea izanik, eta komunikazio-azpiegitura urrikoa, natura eta kultura ondo gorde izan ditu gaur arte.
Katmandutik abiatuko gara, eta barruko bi hegaldi egin eta gero 14 eguneko trekking zirkularra egingo dugu: ondo gordetako haranak, herrixkak eta goi-pasabideak zeharkatuko ditugu, aurrez aurre Himalaia izanik. Banoako gidaria.
Trekk-egunak: 14
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 2an
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.