Foto Lurmutur Hiritik  Kairora  “Afrikako zeharkaldi handia”

Lurmutur Hiritik Kairora
“Afrikako zeharkaldi handia”

Lurmutur Hiritik Kairora
“Afrikako zeharkaldi handia”

Bidaia mitikoa, benetako ametsa dena, proposatu nahi dizugu: Afrikako kontinentea zeharkatzea, hegoaldetik iparraldera, Lurmutur Hiritik Kairoraino. Modernoa eta kosmopolita den, baina aldi berean bantuen erresuma zaharren jatorria den Hegoafrikatik gure planetako zibilizazio zaharrenetako eta ohoretsuenetako bat izan den Egipto historikoraino. “Denbora mugarik gabeko” bidaiarekin baina helburu zehatz batez amesten dutenei begira prestatutako bidaia: Afrikako zati handi bat ia hiru hilabetez gertutik ezagutzea, bertako kulturak eta egunerokotasunak. Goi-denboraldietatik kanpoko hilabeteak aukeratu ditugu bidaia hau egiteko; eta euri-sasoia eta, bestetik, zeharkatuko ditugun basamortuetako tenperatura altuak saihesteko noranzkoa hartuko dugu.

Afrikako hainbat herrialdetan dugun esperientzian oinarrituta, azken urteotan gure egitarauan sartzen joan garen berste herrialde batzuetara ere hurbilduko gara: Kenya, Malawi, Zambia, Zimbabwe, Swazilandia, Lesotho eta Hegoafrika. Ibilbidearen lehen zatia kamioan egingo dugu, sukaldari batek lagunduta (kanpatzeko material guztiarekin), eta kanpatutako gauak (pentsio osoan) eta hoteletako egonaldiak tartekatuko ditugu. Kenyatik aurrera lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu (Etiopiako iparraldean izan ezik, horretan autobusa). Bestetyik, Nasser lakuan barrena ibiliko gara txalupan, Sudanetik Egiptora jauzi egiteko, eta trena hartuko dugu Luxor-Kairo tartea egiteko. Iraupen luzeko bidaia honetan aukera izango dugu behin baino gehiagotan harea, ur eta eguzkiko oasietan barrena sartu eta denbora galtzeko, Zanzibarko artxipelagoan, esaterako.

Interesguneak

• Lurmutur Hiria, hiri kosmopolita eta kontinentearen muturra • Lesotho eta Drakensberg mendiak • Swazilandia erresuma • Kruger P.N.ko fauna • Zimbabwe Handiko hondakinak • Matobo P.N.ko haitzuloetako artea • Victoriako ur-jauziak • Zambiako South Luangwa P.N. • Malawi lakuko hondartzak eta arrantzaleen herrixkak • Zanzibar, historiaz beteriko uhartea eta hondartza zoragarriak • Ngorongoroko kraterra • Nakuru, flamenko arrosen oasia • Turkana lakua, natura eta etnia • Etnia omotikoen bizimoduak • Etiopiako paisaia ikusgarriak, nekazaritza giroko komunitateak eta azokak • Bahar Dar, Tana lakuaren ertzean • Gondarreko eliza ortodoxoak • Lalibela, erlijio kutsuko Etiopia • Nubiarren hiriak • Jartum, Nilo Urdinaren eta Nilo Zuriaren topagunea • Jebel Barkal, Niloren ertzetako piramideak, tenpluak eta hilobiak • Meroeko piramideak, Kusheko faraoi beltzen mausoleoak • Asuandik Wadi Halfara arteko tartea, txalupan • Egiptoko altxor arkeologiko nagusiak: Abu Simbel, Luxor… • Kairo: Afrika, Mediterraneoa eta islama hiri batean elkartuta.

Ibilbidea

Lurmutur Hirirainoko hegaldia–Ghans Badia–Knysna–Jefreys Bay–Hogsback–Lesotho–Drakensberg mendiak–Santa Lucia–Swazilandia–Kruger P.N.–Masvingo–Zimbabwe Handiko hondakinak–Matobo–Victoriako ur-jauziak–Lusaka–Chitimba–South Luangwa P.N.–Lilongwe–Malawi lakua–Kisolonza–Mikumi P.N.–Zanzibar-Arusha–Ngorongoro kraterra–Nairobi–Nakuru lakua–Maralal-Turkana lakua–Marsabit–Mega–Turmi–Murele–Mago P.N.–Jinka–Arba Minch–Langano lakua–Addis Abbeba–Bahar Dar–Lalibela–Gondar–Derbark–Metema–Gallabat–Wadi Medani–Jartum–Mussawwarat–Niloko seigarren ur-jauzia–Meroe–Bayuda basamortua–Karima–Old Dongola–Kerma–Hirugarren ur-jauzia–Wadi Halfa–Soleb–Asuan–Luxor–Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honek denetarik dauka. Luzea eta gogorra da, eta hainbat garraiobide erabiliko ditugu: Kamioia, lur-mota guztietarako ibilgailua, autobusa, txalupa eta trena. Bidaiaren ezaugarriak eta zeharkatuko ditugun tokiak kontuan hartuta, turista-mailako hotelak eta oinarri-oinarrizko erabiliko ditugu, eta kanpatuta ere emango dugu gaua. Era honetako bidaia batean ezusteko ugari gertatu ohi dira. Bidaiaren iraupena, zeharkatuko ditugun mugen kopurua, klima ezberdinak… eta, jakina, pertsonen arteko harremanak. Esandako guztiagatik, bidaia hau egin nahi duenak argi eduki ditzala bidaiaren ezaugarri horiek eta ilusioz eta aurrera egiteko gogotsu etor dadila. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Hegaldi erregularra, haranzkoan Lurmutur Hirira, itzulera Kairotik. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Hegoafrika, Lesotho, Swazilandia, Zimbabwe, Zambia, Malawi, Tanzania, Kenya, Etiopia, Sudan eta Egipton sartzeko bisatuak. Lurgaineko ibilbide osoko garraiobideak: kamioia, lur- mota guztietarako ibilgailua eta autobus txikia. Zanzibar uharterako ferrya. Nasser lakua zeharkatzeko ferrya. Kairo- Luxor tarterako trena (literekin). Baldintza- orrian zehaztutako parke natural eta erreserbetarako sarrerak. Ibilbide guztiko ostatua: turista- mailako hotelak, aterpetxeak eta kanpalekuak. Gutxi gorabehera ibilbide erdiko pentsio osoa. Sukaldaria eta sukaldeko eta kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik). Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, zehaztutakoak izan ezik. Entradas a Parques Nacionales y reservas naturales no especificadas. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 11.150 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Lurmutur Hiritik Kairora
“Afrikako zeharkaldi handia”
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT