Kolonbiara bidaiatzea kontrastez beteriko herrialde batean murgiltzea da. Kolonaurreko iragan baliotsua, San Agustin herriko parke arkeologikoko estatua eta hilobietan ageri dena, bizibizirik dago duela gutxira arte isolatuta egon diren Kolonbiako beste toki batzuetan ere. Guajiran, esaterako. Bertan bizi dira wayuu etniakoak eta hiru eguneko ibilbidean ezagutzeko aukera izango dugu. Kolore bitxiko –berde esmeralda herrialde honetan kontraste handiak topa ditzakegu paisaietan: kafesoroak, munduko palmondorik handienak (Cocora haranean), Tataco basamortuko paisaia lehorrak eta irudi bitxiak, Guajirako paisaiak: harea, itsaso eta gatza... besteak beste. Kolonbiako txokoetan nagusi den errealismo magikoaren zertzeladak dira, baina bidaiariak beste hainbat tokitan ere aurki ditzakeenak: guanbia etniaren bizilekua den Silvia menditsuko Paopayan hiri kolonialean, Medellingo kaleetan, afrikar kutsuko Chocoko oihanean; Tayronako Parke Nazionaleko hondartza eta badietan; edo munduko hiri kolonial ederrenetako batean: Cartagena de Indias.
Interesguneak
• Bogota • Candelaria auzoa • Tatacoa basamortua • San Agustin udalerriko estatuamultzoa • Popayan kolonia • Silviako guanbiar indioak • Kafesoroak eta paisa etniaren herrixkak • Cocora harana, munduko palmondorik altuenekin • Salento, arkitektura koloniala • Medellin, beti udaberrian • Choco, kutsu latinoko Afrika • Utria badiako baleak • Valleko oihanak, hondartza basatiak eta indigenen komunitateak • Kolonbiako Karibea • Santa Marta • Guajirako wayuu etniaren kultura • Flamencos, landaretza eta faunaren paradisua • Manaureko gatzlautadak • Uribia, indigenak, eta Punta Gallinaseko paisaia ederrak • Itsasoa edertasuna Belaontziaren Lurmuturrean • Hondartza eta kokondoen paradisua: Tayronako N.P.N. • Totumo sumendia • Cartagena de Indias.
Ibilbide honek denetarik dauka, eta horrek zailtasun pixka bat ematen dio. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Valle eta Santa Martara joateko hegazkina; eta Guajirako tartean lurmota guztietarako ibilgailuak; Guajiran (Vela edo Belaontziaren Lurmuturra) hamaka eta literetan egingo dugu lo. Gainerako gauak, hoteletan eta borda edo txabola ekoturistikoetan. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Bogotarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Medellin- Bahia, Solano–Medellin, Medellin- Santa Marta eta Cartagena de Indias- Bogota.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur gaineko garraioa, autobus pribatuan, ibilbide guztian; kafe- soroetan, willy motako ibilgailuetan.
Egokitutako kamioneta, Tatacoa basamortuan.
San Agustin eta Guajirako ibilbidean, lur- mota guztietarako ibilgailuak.
Magdalena ibaia zeharkatzeko kanoa.
Tayronako Parke Nazionaleko sarrera.
Ibilbide guztiko turista- motako hotelak Tayrona eta Guajiran izan ezik (lo egitea eta gosaria).
Tayronako Parke Nazionaleko txabolak (lo egitea eta gosaria).
Guajirako wayuu ostatuak (lo egitea eta gosaria).
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Banoako gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, zehaztutakoak izan ezik.
Parke nazional (Tayrona PN izan ezik), erreserba natural eta museoetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 4an/abuz.1ean/ira. 5ean.
Prezioa : 3.100 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen: